Fayodia gracilipes Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Fayodia gracilipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaFayodia
Espeziea Fayodia gracilipes

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 cm arteko diametrokoa, ganbila edo pixka bat unbilikatua, gris-arrexka kolorekoa ertz ildaskatuarekin eta laster zabaldu egiten da.

Orriak: Okertuak, grisaxkak.

Hanka: 3 cm inguruko garaierakoa eta 0,2 cm inguruko lodierakoa, kapelaren kolorekoa.

Haragia: Zurbila, irinaren usain arin batekin edo kakaoarenarekin.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.

Nahasketa arriskua

aldatu

Fayodia leucophylla delakoarekin nahas daiteke.

Sasoia eta lekua

aldatu

Koniferoen azpian edo sphagnum-etan

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Falklandak, Europa, Errusia, Australia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 130 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. Fayodia gracilipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu