Ikerkuntza eta garapena

Ekonomian eta teknologian, ikerkuntza eta garapena, labur I+G, izeneko jarduerek ezagutza (teknologia, giza, gizarte eta kultura mailan) bultzatu eta sortzeari begira eraturikoak dira, epe luzerako emaitza eta aplikazio berriak sortzearren, berehalako etekinen helburua alde batera utzirik. Jarduera hauei berrikuntza ere gaineratu ohi zaie I+G+B hirukotea osatuz.[1]

Hiru ataletan sailka daitezke I+G jarduerak:

  • oinarrizko ikerkuntza, ikerkuntza arlo berrietan eta modu teorikoan egiten denean, berehalako aplikaziorik gabe;
  • ikerkuntza aplikatua, eskura dauden ezagutza teorikoen aplikazio berriak bilatzen direnean;
  • garapen esperimentala, lortutako ezagutza teorikoetan oinarrituz, saiakuntza sistematikoak burutzen direnean, gai, gailu edo produktu berriak sortu edo daudenak hobetzeko antolatutakoak.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu