Fatah-Hamas gatazka (arabieraz, النزاع بين فتح وحماس an-Nizāʿ bayna Fataḥ wa-Ḥamās), Palestinako Gerra Zibila ere deitua (arabieraz, الحرب الأهلية الفلسطينية al-Ḥarb al-ʾAhliyyah al-Filisṭīnīyyah) 2007 eta 2011 artean, Palestinan Hamas eta Fatah artean egon zen gatazka armatua izan zen.

Fatah-Hamas gatazka
Data2006 - martxan (gatazka militarra 2007an amaitua)
LekuaPalestina, batez ere Gazako zerrenda
Gudulariak
Hamas Fatah
Buruzagiak
Ismail Haniya
Khaled Meshaal
Mohammed Deif
Mahmoud Abbas
Mohammed Dahlan
Indarra
Izz ad-Din al-Qassam Brigadak: 15,000
Polizia Indar Exekutiboa: 6,000[1][2]
Segurtasun Nazionala: 30,000
Segurtasun Indar Prebentiboak: 30,000
Inteligentzia Nagusia: 5,000
Presidentearen Indarrak: 4,200
Al Aqsa Martyrs Brigadak: Milaka[1][2]
Galerak
83 hil 165 hil 98 zibil hil
1,000+ zauritu gatazkaren bi aldeetan[3]
Guztira: 600+ hil[3]

2006: testuingurua aldatu

2006 aldatu

Urtarrilean, Hamasek irabazi zituen Palestinako hauteskundeak, baina Israelek, AEBek eta Europako Batasunak ez zuten emaitza onartu, eta zigorrak ezarri zizkioten. Martxoan, Palestinako Gobernuaren aginduak betetzeari uko egin zioten Al-Fataheko buruzagiek[4].

2007-2011: gatazka aldatu

2007 aldatu

Ekainean, dozenaka hildako eragin zituzten istiluen ostean, batasuneko gobernua desegin zuen Mahmud Abbasek. Agintea bi zatitan banatzea eragin zuen horrek: Gazan bata, Zisjordanian bestea[4].

2011 aldatu

Apirilean, adiskidetzea lortzeko lehen saioa egin zen, Kairoko ituna deitua[4].

2011-2014: bake prozesua aldatu

2012 aldatu

Otsailean, Dohako ituna sinatu zuten Hamasek eta Al-Fatahek, sei astetan gobernua osatzeko[4].

2013 aldatu

Otsailean, Gazako errolda eguneratzeko baimena jaso zuen Palestinako Hauteskunde Batzordeak. Uztailean, Fatahek eta Israelek bake negoziazioei ekin zieten Washingtonen, John Kerry AEBetako Estatu idazkaria bitartekari zutela[4].

2014 aldatu

Martxoan, negoziazioak ez aurrera ez atzera zeudela eta, Israelek jakinarazi zuen ez zituela agindutako preso guztiak askatuko. PANek nazioarteko hamabost erakundetan sartzeko izapideak hasi zituen. Apirilean, batasuneko gobernua osatzeko akordioa egin zutela jakinarazi zuten Fatahek eta Hamasek. Israelek ofizialki bertan behera utzi zituen bake elkarrizketak. Orduan, Hegi Babesgarria operazioa (2014) etorri zen. Ekainean, Hamasek eta Fatahek batasun nazionaleko gobernua aurkeztu zuten[4].

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu