Fars

Fars probintzia» orritik birbideratua)

Fars (persieraz: استان فارس‎ Ostān-e Fārs), aspaldiko denboretan Pars edo Persia deitua, Irango 31 probintzietako bat da, herrialdeko hegoaldean. 122.608 kilometro koadroko eremua dauka, eta 2011n, 4.596.658 biztanle zituen[1]. Hiriburua Xiraz da.

Fars
استان فارس
Irango probintzia
Administrazioa
HerrialdeaIran Iran
ISO 3166-2IR-07
HiriburuaXiraz
Geografia
Koordenatuak29°37′30″N 52°31′54″E / 29.625°N 52.5317°E / 29.625; 52.5317
Eremua122.608 kilometro koadro
Demografia
Biztanleria4.851.274 bizt. (2016)
Dentsitatea39,57 bizt/km²
Ekonomia
Langabezia-tasa12,4 ehuneko

Geografia aldatu

Lurralde menditsua da, 2.000 eta 3.000 arteko gailurrekin. Zagros mendiak ipar-mendebaldetik hego-ekialdera hedaturik daude, probintzia bi gune geografikotan banatuz. Bakhtegan aintzira gaziak ureztatzen du.

Klima aldatu

Hiru gune klimatiko daude: iparraldeko gune menditsuak negu moderatuak eta uda epelak dauzka; erdialdeko guneak, negu euritsuagoak, eta uda lehorragoak izaten ditu; eta hegoaldeko guneak, negu moderatuak eta oso uda beroak izaten ditu. Xirazeko batez besteko tenperatura 16,8 °C da, eta 4,7-29,2 °C artean ibiltzen da urtean zehar.

Historia aldatu

Fars herri persiarraren jatorrizko lurraldea da (antzinako Persis), eta akemenestarren eta sasandarren inperioetako lurralde nagusia izen zen (Persepolis eta Pasargadako hondakinak).

Banaketa administratiboa aldatu

Fars probintzia 29 konderritan banaturik dago: Abadeh, Sarvestan, Jahrom, Eqlid, Rostam, Estahban, Darab, Nayriz, Bavanat, Larestan, Qir eta Karzin, Khorrambid, Lamerd, Kazerun, Fasa, Firuzabad, Zarrin Dasht, Mamasani, Shiraz, Marvdasht, Sepidan, Arsanjan, Pasargad, Kavar, Khonj, Farashband, Gerash, Kharameh eta Mohr.

Ekonomia aldatu

Aleak, fruituak, tabakoa eta opioa lantzen dira eta baita ardoa eta ehunak ere.

Erreferentziak aldatu

  1. Fars. amar.org.ir (Noiz kontsultatua: 2017-2-8).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu