Fantasmas (telesaila)
Fantasmas (euskaraz: «mamuak») estatubatuar telesail komikoa da, Julio Torresek HBOrentzat egina. Ingelesezko telesaila da, baina izenburua gaztelerazko terminoa du, Fantasmas hori.[1]
Fantasmas (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Antzezlea(k) | |
Julio Torres (en) ![]() | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2024ko ekainaren 7a |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Sinopsia
aldatuPanpina batez maitemintzen den aitaren rolean ageri da Paul Dano, sitcom tankerako telesail surrealista batean; Q letrarekin obsesionatuta dago, eta «denak hilko zarete» oihukatzen du, berriz, Steve Buscemik punkzale baten azalean. Institutuan zakil kurbatuak marrazten dituen mutikoa, komun artistikoak diseinatu eta telebistan komertzializatzeaz arduratzen den emakumea, kaiolako arratoien disko festa... Ikusleek dozenaka pasarte harrigarri topatuko dituzte begien parean, eta sarri muturreko sentipenen bat eragingo diete, izan barre ala higuin.[2]
Aktoreak
aldatu- Nagusiak
- Julio Torres: Julio Torres
- Martine Gutierrez: Vanesja
- Tomas Matos: Chester
- Joe Rumrill: Biboren ahotsa
- Gonbidatuak
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Berman, Judy. (2024-06-07). «Julio Torres' 'Fantasmas' Is a Manifesto on Keeping TV Weird» TIME (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
- ↑ «Mamuen entretenimendu paregabea» Berria 2024-06-08 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |