Kim Petras (Kolonia, Alemania, 1992ko abuztuaren 27a) alemaniar pop eta a capella abeslari eta letragilea da. Nazioarteko hedabideen arreta bereganatu zuen, sexu-trantsizioa oso gazterik egin baitzuen.

Kim Petras

(2018)
Bizitza
JaiotzaBonn1992ko abuztuaren 27a (31 urte)
Herrialdea Alemania
BizilekuaLos Angeles
Uckerath
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, modeloa eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika

kimpetras.com
IMDB: nm9920074 Facebook: KimPetras Twitter: kimpetras Instagram: kimpetras MySpace: kimilinlein Snapchat: kirkempetrousse Youtube: UChAjsnxIhU-3WZ8aSxE650A TikTok: kimpetras Souncloud: kimpetras Spotify: 3Xt3RrJMFv5SZkCfUE8C1J iTunes: 291697579 Musicbrainz: 54fc0558-12b5-4854-9d57-9441bcd73a72 Discogs: 5614766 Deezer: 4652821 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Haurtzaroa aldatu

Kim Petras 1992ko abuztuaren 27an jaio zen eta bere gurasoek, Lutz-ek eta Konni-k, gizonezkoentzako Tim izena jarri zioten. Bi urte zituenean Kim Petras neska zela aldarrikatzen hasi zen. Ondorioz, bere gurasoak ulerkorrak izaten saiatu ziren, baina hala ere generoari dagokionez jantzi neutralak jantziarazi zioten. Gainera, laguntza profesional bila joan ziren eta Bernd Meyenburg ezagutu zuten Frankfurteko Unibertsitatean. Bernd haurrentzako klinika bateko zuzendaria zen eta transexualitatea ikertzen zebilen 1970eko hamarkadatik.

Musikagintza aldatu

2007an Petrasek bere burua abesten grabatu zuen eta bideoak Internetera igo zituen. Bideoetan berak konposatutako zenbait abesti agertzen ziren. Fabian Görg alemaniar musika-ekoizleak bideo horiek ikusi zituen eta Joyce Records ekoiztetxe independentearekin sinatu zuen kontratua.

2008an, Petrasek Görgekin ekoitzitako bi abesti plazaratu zituen. Lehenengoa, "Last Forever" delako abestia, sarean argitaratu zuten eta oso harrera ona eduki zuen YouTube eta MySpace plataformetan. Hilabete batzuk geroago, 2008ko irailean, "Fade Away" izeneko CD-singlea merkaturatu zuen.

2009ko apirilaren 17an, lehen "Last Forever" abesti promozionala zena, Alemaniako iTunes dendan jarri zuen salgai. 2011ko martxoaren 11n bere lehendabiziko disko luzea plazaratu zuen: "One Piece of Tape". 2013an Klaas DJ-aren "Flight To Paris" singlerako kolaborazioa egin zuen.

Diskografia aldatu

Disko luzeak aldatu

Urtea Informazioa
2011 One Piece of Tape

  • Argitaratze-data: 2011ko martxoaren 11
  • Formatua: Deskarga digitala

Singleak aldatu

Artista nagusi gisa aldatu

Izenburua Urtea Bilduma
"Fade Away" 2008 Bildumarik gabeko singlea
"Last Forever" 2009 Bildumarik gabeko singlea
"Die For You" 2009 Bildumarik gabeko singlea
"Boomerang" 2009 Bildumarik gabeko singlea
"STFU" 2014 Bildumarik gabeko singlea

Artista gonbidatu gisa aldatu

Urtea Izenburua
2009 "Taste"
(Sobertruth featuring Kim Petras)
2011 "Magnetic"
(KeeMo featuring Kim Petras)
2013 "Flight To Paris"
(Klaas featuring Kim Petras)
"Heartbeat"
(Klaas featuring Kim Petras)

Bideografia aldatu

Bideoklip-zerrenda
Urtea Izenburua Zuzendaria
2009 "Die For You" Ezezaguna
2011 "Feel It" Maison Kelmd
"One Piece of Tape" Kim Petras eta Linestyle Artwork
2013 "Heartbeat" (Klaas feat. Kim Petras) Ezezaguna

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kim Petras