Donostiako Beldurrezko Astea

Donostiako Beldurrezko Astea (ofizialki, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea) Donostian urriaren amaiera eta azaroaren hasiera artean egiten den Fantasiazko eta Beldurrezko zinemari buruzko zinemaldia da. 1989an sortu zen eta astebete irauten du. Filmak proiektatzeaz gain, beldurrezko edo fantasiazko gaiekin zerikusia duten ekitaldiak eskaintzen dira.

Donostiako Beldurrezko Astea
Datuak
MotaZinemaldia
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1989
webgune ofiziala
IMDB: ev0000991 Edit the value on Wikidata
Santiago Segura, Donostiako Beldurrezko Astearen irekiera-ekitaldian.

Donostian ez ezik, Gipuzkoako hainbat herritako zinema aretoetan ere beldurrezko filmak proiektatzen dira, hala nola[1] Arrasate, Tolosa eta Beasainen.

Atalak

aldatu

Beldurrezko Astea atal hauetan banatuta dago[2]:

  • Film Luzeen Lehiaketaren Atala: 6.000 euro eskaintzen dituen Ikuslegoaren Sarirako lehiatuko diren genero honetako film luze nabarien hautaketa da. Sari hori zinemaldira dozean ikusleek bozketaren bidez erabakitzen dutr eta film hori Euskal Herrian banatzen duen etxe banatzaileari ematen zaio; halakorik ez baldin badago, ekoiztetxeari edota film hori izen emana daukan konpainiari ematen zaio.
  • Film Laburren Lehiaketaren Atala. Film laburrek honako bi sari hauek irabaz ditzakete: Ikuslegoaren Saria eta Nazioarteko Epaimahaiaren Saria
  • Espainiar Film Labur Onenaren Saria: Sari hori Beldurrezko Astean zehar hautatutako espainiar film labur onenari ematen zaio.
  • Film labur Onenaren Urrezko Méliès Sarirako izendapena: Urteko Europako Fantasiazko Film Labur Onenaren Urrezko Méliès sarirako izendapen bat ematen da.

Ikus gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu