Fame (1980ko filma)
Fame (euskaraz Ospea) 1980eko Alan Parker ingeles zinema zuzendariak zuzendutako musikal filma bat da. Lee Curreri, Irene Cara, Paul McCrane, Maureen Teefy, Barry Miller eta Debbie Allen aktoreek antzeztu zuten.
- Artikulu hau 1980ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Fama (argipena)».
Sei Oscar Sarietarako izendapen jaso eta bi irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Michael Gore) eta Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria (Michael Gore).
Filmak ikusleei dagokionez arrakasta itzela izan eta izen berdineko telesaila (1982–1987) eta musikala (1988) estreinatu ziren.
Argumentua
aldatuNew York hiriko Antzezpen eta Dantza Eskolako ikasturte berrian urtero legez lanbidez aktore, abeslari, dantzari eta musikari bilakatu nahi duten eta ilusioz eta bizi gogoz beterik dauden gazteak aurkeztu dira, tartean Coco Hernández (Irene Cara), Doris Finsecker (Maureen Teefy), Leroy Johnson (Gene Anthony Ray) eta Montgomery MacNeil (Paul McCrane) daude. Eskolan ikasteko onartuak izatean urte osoz profesional gisa graduatzeko froga zorrotzak gainditu beharko dituzte.
Aktoreak
aldatu- Ikasleak
- Lee Curreri: Bruno Martelli - musikaria
- Irene Cara: Coco Hernandez - aktorea, musikaria eta dantzaria
- Paul McCrane: Montgomery MacNeil - aktorea
- Maureen Teefy: Doris Finsecker - aktorea
- Barry Miller: Ralph Garci/Raul Garcia - aktorea
- Gene Anthony Ray: Leroy Johnson - dantzaria
- Laura Dean: Lisa Monroe - dantzaria
- Antonia Franceschi: Hilary Van Doren - dantzaria
- Irakasleak
- Albert Hague: Benjamin Shorofsky jauna - musika irakaslea
- Anne Meara: Elizabeth Sherwood andrea - ingeles irakaslea
- Joanna Merlin: Olivia Berg andereñoa - dantza irakaslea
- Jim Moody: Keith Farrell jauna - antzezpen irakaslea
- Debbie Allen: Lydia - dantza irakaslea
Kanpo estekak
aldatu- Fame filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Fame filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)