Fake news (telebista saioa)

Fake news
Formatua Telebista saioa
Aurkezlea(k) Maria Amolategi
Iraupena 25-30 minutu
Herrialdea  Euskal Herria
Hizkuntza Euskara eta gaztelania
Ekoiztetxea(k) Pausoka Entertainment
TB Katea ETB1 eta ETB2 Spain ETB2
Ordutegia 19:30 eta ETB2 Spain 22:30
Emisioa 2018ko urtarrilaren 18a –
2018ko urtarrilaren 18a
Denboraldia(k) 1
Atal kopurua 1
Audientzia

Fake news Euskal Telebistan emititu zen programa piloto bat izan zen. Maria Amolategi abeslariak aurkeztu zuen 2018ko urtarrilaren 18an. Pausoka Entertainmentek ekoitzi zuen eta Javier Garcia de Vicuña izan zen zuzendaria.

Saioa astelehenetik ostiralera ematea zen ideaia. Egunero eta bi hizkuntzatan. Euskaraz ETB1en eta berdina, gaztelaniaz ETB2n.[1] Baina apustu sendoa egin aurretik, ETBk probako saio bat emititzea erabaki zuen. Programa horrek izan zuen audientzia kaskarra ikusita, saioak atal bat izan zuen eta ez zuen aurrera segi.

Saioaren azalpena aldatu

Aktualitatea eta umorea lantzen dituen saioa da. 2018ko urtarrilaren 18an eman zuten saioan, aste horretan gertatu ziren bost albiste nagusienak landu zituzten umore puntuarekin. Bost albiste adierazgarri horiekin ranking bat egin zuten.

Albisteak bezala, kamera aurrean agertzen direnak ere bost dira.[2] Maria Amolategik beste lau lagun ditu aurkezten laguntzeko:

Audientzia aldatu

Oso datu txarrak eman zituen programak. 2018ko urtarrilaren 18an, ETB1ek %1,6ko kuota izan zuen bataz beste. Fake newsek berriz %0,2. Bataz bestekoa baino askoz ere gutxiago.

ETB2ren kasuan, eguneko bataz bestekoa %7,0 izan zen eta Fake newsena %1,8. Momentu berean, Gailurra Xtreme Perdido saioak %3,8 eman zuen. Beraz, prime timean ETB1ek irabazi egin zion ETB2ri (ez da ia inoiz gertatzen). ETB1ek ETB2ren audientzia bikoitza baino gehiago izan zuen.

Horregatik, probako saio honen datuak ikusita, Euskal Telebistak Fake newsekin aurrera ez segitzea erabaki zuen.

Atala Emisio data Katea Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 2018ko urtarrilaren 18a   ETB1 (Eguneko bataz bestekoa: %1,6) 1.000 ikusle %0,2 (%0,7)
  ETB2 (Eguneko bataz bestekoa: %7,0) %1,8

Kritikak aldatu

Datu eskasez gain, sare sozialetan ere zeresana eman zuen saioak. Kritika ugari jaso zituen.

Aspaldian ikusi zuten saiorik txarrena zela esan zuen jendeak, auzo lotsa pasatu zutela ikusten, espainiar erreferenteekin osatutako saioa zela eta ez Euskal Telebistarako modukoa...

Saioa topikoz josia zegoela aipatu zuten eta Javier Garcia de Vicuña zuzendariaren eta bere lan egiteko moduaren garaia pasa zela. ETBri eta Pausoka Entertainmenti begiak irekitzeko eskatu zieten.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu