Mizen Head (irlanderaz Carn Uí Néid) Irlandako Corkeko konderriaren hego-mendebaldeko penintsula batean dagoen lurmutur bat da, West Cork eskualdea eta Carbery barrutian. Irlanda osoko muturretako bat eta turismogunea da, itsaslabar ikusgarriez inguratua dagoelarik. Lurmutur honetan eguraldi estazioa eta itsasargi bat daude.

Mizen Head
Mizen head ireland.png
Datu orokorrak
Garaiera 101,63 m
Geografia
Koordenatuak 51° 27′ 01″ N, 9° 49′ 10″ W / 51.450277777778°N,9.8194444444444°W / 51.450277777778; -9.8194444444444Koordenatuak: 51° 27′ 01″ N, 9° 49′ 10″ W / 51.450277777778°N,9.8194444444444°W / 51.450277777778; -9.8194444444444
Herrialdea Irlandako Errepublika
Lurraldea Corkeko konderria
Ur-gorputza Itsaso Zeltikoa

Lurmutur hau dagoen penintsularen ekialdean Ballydehob, Crookhaven, Goleen eta Schull udalerriak daude. Askok uste ez bezala, Mizen Head ez da Irlanda uharte osoko lur lehorreko muturrik hego-mendebaldekoena, Brow Head lurmuturra da. Halere, geografiako liburuen arabera Irlanda osoko distantziarik luzeena "Fair Head eta Mizen Head" edota "Mizen Head eta Fair Head" lurmuturren artekoa omen da.

Kanpo estekakAldatu