Ballycastle (Antrim konderria)

Ballycastle (irlanderaz Baile an Chaistil, euskaraz Gazteluaren Hiria esan nahi du) Irlandako Antrim konderriko iparraldako kostaldean kokatzen den udalerri bat da. Bertan Moyle Barrutiko Kontseiluaren egoitza kokatzen da. Udalerri honetako portua bertako kostaldetik 10 kilometrotara dagoen Rahtlin uhartera itsasontziz iristeko ohiko abiagunea da.

Ballycastle
Baile an Chaistil
herria
Ballycastle Harbour - geograph.org.uk - 468327.jpg
Ballycastle udalerriko portua.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Erresuma Batua
Herrialdea
Lurraldea
Lurralde Historikoa
Konderria
 Erresuma Batua
 Ipar Irlanda
Flag of Ulster.svg Ulster
Flag of county Antrim.svg Antrimeko konderria
Posta kodeaBT54
Geografia
Koordenatuak55°12′3″N 6°15′2″W
Demografia
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia028207
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.ballycastle.free-online.co.uk/

GeografiaAldatu

Udalerri honen lursailetan Fair Head lurmuturra kokatzen da (Irlanda osoan ipar-ekialdeena dagoen lurmuturra). Bestalde, egun argietan, Eskoziako Mull of Kintyre lurmuturra ikus daiteke.

IruditegiaAldatu

Kanpo estekakAldatu