Fageda d'en Jordà, euskaraz Jordàko pagadia, Kataluniako Santa Pau udalerriaren lursailetan dagoen pagadi eta babestutako naturgune bat da, Garrotxa eskualdean. Croscat sumenditik datorren laba hoztuaz osatutako lursail lau batean datza, 550-560 metroko garaieran.

Pagadi honetan Joan Maragall olekariak pagadia beraren omenezko "La fageda d'en Jordà" olerkia idatzi zuen. Pagadirako sarbide nagusia Olot eta Santa Pau udalerrien arteko errepidearen 4. kilometroan dago, bertan Can Serrako aparkalekua dago.

Iruditegia

aldatu


Kanpo estekak

aldatu
42°09′00″N 2°30′50″E / 42.15000°N 2.51389°E / 42.15000; 2.51389