Ireki menu nagusia

FC Viktoria Plzeň (izen osoa Football Club Viktoria Plzeň) Txekiar Errepublikako futbol taldea da, Pilsen hirikoa. Lau aldiz irabazi du Txekiar Errepublikako futbol liga eta behin Kopa.

FC Viktoria Plzeň
Sorrera 1911
Futbol zelaia Štruncovy Sady
(edukiera: 11.700 lagun)
Presidentea Txekia Adolf Šádek
Entrenatzailea Txekia Pavel Vrba
Liga Gambrinus Liga
2018-19 2.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

HistoriaAldatu

1911 urtean estatuko trenbideetako ofiziala zen Jaroslav Ausobský-k eratu zuen Victoria taldea. Oraindik talde amateurra zela 1923an Espainia aldean gira bat egin zuen eta 9 partidatatik sei irabazi zituen.

1952an izena aldatu zuen eta Sokol Škoda Plzeň bihurtu zen. 1971 urtean Txekoslovakiako Kopako finala jokatu zuen baina Spartak Trnavak irabazi zion. Hurrengo urteetan lehen eta bigarren maialren artean ibili zen.

1992an Txekoslovakia banatu zenean liga berria eratu zen eta taldeak izen tradizionala berreskuratu zuen. 2000 eta 2005 artean Italian Football Company Ltd EAST izan zen taldearen jabea, baina 2005ean Škoda Automobil konpainiak eskuratu zuen, aurrez bere izena ere eramana baitzeukan Viktoriak. Orduan maila hobetu zuen eta tituluak irabazteari ekin zion, 2010ko kopa izan zen lehenengoa eta 2011 eta 2013ko Ligak iritsi ziren.

2014an Ligan bigarren egin zuen eta Kopan finalera iritsi zen. Kopan partidaren deskontuko 5. minutuan berdindu ondoren penaltietan 8-7 garaitu zuen Sparta Pragak. 2015, 2016 eta 2018an liga berriak irabazi du.

UniformeaAldatu

     
 
 
 
2014-2015
     
 
 
 
2015-2016
     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019

PalmaresaAldatu

Txekiar Errepublikan: 7Aldatu

  • Liga (5): 2011, 2013, 2015, 2016, 2018.
  • Kopa (1): 2010.
  • Txekiar Errepublikako Superkopa (2): 2011, 2015.

Txekoslovakian: 0Aldatu

Kanpo estekakAldatu