FC Dinamo Bucuresti (errumanieraz Fotbal Club Dinamo București) Errumaniako futbol talde bat da Bukarest hiriburukoa. Errumaniako txapelketa ugari irabazi ditu 18 Liga eta 13 Kopa. Europako Kopako eta Errekopako final aurrekoak jokatu izan ditu.

Fotbal Club Dinamo București
Ezizena(k)Câinii roșii ("Txakur gorriak")
Alb-roșii ("Zuri gorriak")
Sorrera1948
Futbol zelaiaDinamo Stadium
edukiera: 15.032 lagun
inaugurazioa: 1952
JabeaErrumania Constantin Eftimescu
EntrenatzaileaErrumania Mircea Rednic
LigaErrumaniako Liga I
2021-2214.a (jeitsi da)
Webguneawww.fcdinamo.ro
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Dinamo Stadium.

Historia aldatu

Dinamo Bucuresti 1948ko maiatzaren 14ean sortu zen Barne Ministerioaren babesean Unirea Tricolor MAI (1926an sortua) eta Ciocanul București (1919an) taldeak elkartzean. Lehenengo garaipena 1955eko Liga eta 1959ko Kopa izan ziren baina bereziki 60., 70. eta 80. hamarkadak izan ziren taldearen garai onenak. Hiriko beste taldea zen FC Steaua Bucurestirekin lehia izugarria izan zuelarik.

Europa mailan titulurik ez du lortu, hala ere 1984ean Europako Kopako final aurrekoetara iritsi zen eta Liverpool FC-k kanporatu zuen. Anfielden 1-0 galdu zuen eta Bukaresten 2-1 irabazi. Kanpoan sarturiko golek utzi zuten Dinamo finaletik kanpo. 1990an Europako Errekoparen final aurrekoetarairitsi zen eta oraingoan RSC Anderlechtek kanporatu zuen partidu bietan 1-0 irabazita.

90. hamarkada apalaren ondoren XX mendearen hasiera bikaina izan zuen, 4 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Azkenengo titulua 2012ko Kopa izan zuen.

Uniformea aldatu

     
 
 
 
2016-2017
     
 
 
 
2017-2018
     
 
 
 
2018-2019
     
 
 
 
2019-2020
     
 
 
 
2020-2022

Palmaresa aldatu

Errumanian: 34 aldatu

  • Errumaniako Liga (18): 1955, 1962, 1963, 1964, 1965, 1971, 1973, 1975, 1977, 1982, 1983, 1984, 1990, 1992, 2000, 2002, 2004, 2007.
  • Errumaniako Kopa (13): 1959, 1964, 1968, 1982, 1984, 1986, 1990, 2000, 2001, 2003, 2004, 2005, 2012.
  • Errumaniako Superkopa (2): 2005, 2012.
  • Ligako Kopa (1): 2017.

Nazio artean: 0 aldatu

Europako Kopa aldatu

  • final aurrekoak 1984ean.

Europako Errekopa aldatu

  • final aurrekoak 1990ean.

Euskal taldeen aurkako partidak aldatu

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2017-18 UEFA Europa League 3. itzulia Dinamo
Athletic
1-1
3-0
Athletic
Dinamo

Kanpo estekak aldatu