Eztabaida:Nafarroako konkista

Latest comment: duela 4 urte by Iñaki LL in topic Birdefinitzeko premia

Birdefinitzeko premia aldatu

XirkanMarklar2007Arratsalde on! Zuek deitzen zaituztet gai honen mamiari begira zuek ibili zaretelako gehien. Segur aski artikulu hau eta gaztelaniazkoa aldi berean egin dira. Kontua da Nafarroako konkista egundoko denbora luzea hartzen duela ("Errekonkistarekin" pareka daiteke ia) eta, ondorioz, definizioa falta duela; izan ere, Nafarroako Erresumaren historiari gainjarri egiten zaio ia, 1037tik has baikaitezke.

Ingelesezko artikuluaren egile gisa, proposatzen dut Monteano eta Esarteren Nafarroako Gerrari deitzea Nafarroako konkista (hala deitu zion ere Nebrijak), hor gauzatu baitzen eraginkorki erresumaren erdigunearen konkista gerra militarra. Proposatzen dut gainerako informazioa Nafarroako Erresuma artikulura pasatzea (nahiko pobrea berez). -Iñaki LL (eztabaida) 17:02, 25 otsaila 2020 (CET)Reply

Niregatik, aurrera. Ingelesezko artikulua oso ona iruditzen zait, eta egia da Nafarroako konkista eta Nafarroako Erresuma artikuluek antzeko informazioa ematen dutela.--Xirkan (eztabaida) 19:17, 25 otsaila 2020 (CET)Reply
Ederki Xirkan, eta eskerrik asko! Zu ari zara azken aldian hainbat gauza aldatzen, eta ez nuke horiek kentzen ibili nahi. Beharbada zu zara egokiena bi artikuluen edukia Nafarroako Erresuma artikuluan bateratzeko. Nik lagunduko dut. -Iñaki LL (eztabaida) 09:27, 26 otsaila 2020 (CET)Reply
Egia esan, José María Jimeno Juríoren artikulu bat, Lur Entziklopedia Tematikoan zegoena, txertatu besterik ez dut egin. Saiatuko naiz bi artikuluetako informazioa Nafarroako Erresuma-n bateratzen, baina Nafarroako konkista-n kendu behar dena hobe zerorrek kentzen baduzu.--Xirkan (eztabaida) 15:35, 26 otsaila 2020 (CET)Reply
Epa Iñaki LL!!! Artikulua neuk hasi nuen eta garai haietan (jope, jada 10 urte) gaztelaniazko artikuluaren itzulpen bat besterik ez zen (gero, gainera nabarmendu aukeratu zutena). Bada ordua artikulua eguneratzeko, beraz, nigatik, jo ta fuego!! -Marklar (eztabaida) 19:53, 26 otsaila 2020 (CET)Reply
Egun on Xirkan, hartu duzu behar infoa hemendik? Ez dagozkion atalak kenduko ditut. Agur bero bat -Iñaki LL (eztabaida) 11:22, 3 martxoa 2020 (CET)Reply
Aupa Iñaki LL, ezabatu nahi duzuna, artikuluaren historian kontsultatuko dut. Nahiko mantxo ari naiz, erreferentziak jarri nahi ditudalako. Lur Entziklopedia-tik ere hartu ditut zati batzuk.--Xirkan (eztabaida) 19:17, 3 martxoa 2020 (CET)Reply
Xirkan Ados, batez ere estekengatik eta erreferentziengatik esaten nuen, baina diozunez horien sintaxia ere gordetzen da historian? Hala bada, kenduko dut testua Nafarroako konkistatik, XV. mendeko Gerra Zibil arte gutxi gorabehera. -Iñaki LL (eztabaida) 19:57, 3 martxoa 2020 (CET)Reply
"Nafarroako konkista" orrira bueltatu.