Eztabaida:Nafarroa Garaia

Latest comment: duela 2 urte by Iñaki LL in topic Artikulu honek bultzada handia behar du
Eztabaida zaharrak

Artikulu honek bultzada handia behar du aldatu

Animatzen al zarete, guztiok elkarrekin, artikulu hau hobetzera? Funtsezkoa da gurean, eta aspaldi dago geldi. Theklan (eztabaida) 21:23, 1 urria 2021 (CEST)Reply

Gorteen jarraipena eta oinetxe jauregien atalak gehituta. Azken kontzeptu horrek artikulua ere merezi zuen eta badu jada. Luistxo (eztabaida) 08:59, 9 urria 2021 (CEST)Reply
@Theklan:@Luistxo: Gabon, aipatu nuen jada Txokoan, nik ez nuke historia atala 1512 baino gehiago luzatuko (1841 baino lehen), Nafarroako Erresuma existitzen baitzen lehenago, eta errepikatzen ari garelako. Dena den, auzi honetan ez luzatzearren, nik bi paragrafo dedikatuko nituzke gehienez azpiatal bakoitzerako (1841 baino lehen), eta gero behar den tokira estekatu. Frankestein bat sortzen ari gara bestela, artikulua deskonpentsatuz eta haren formatua hautsiz. Eskerrik asko jauregi oinetxeak aipatzearren; dena den, oso gai zehatza da, eta gehiegi betetzen du. Mesedez, eraman gehiena Nafarroako Erresumara, hor baitagokio, testu tarte txikiago batez bada ere, segur aski. -Iñaki LL (eztabaida) 23:11, 12 urria 2021 (CEST)Reply
Nafarroako Erresumarena bi paragrafotan jartzearen aldekoa naiz. Baina non jarriko dugu historiaurrea? Theklan (eztabaida) 08:21, 13 urria 2021 (CEST)Reply
Nafarroako Erresuma bezala, Baskoniako Dukerria, Antzinaroa eta Historiaurrea. Guztia bospasei paragrafotan eman daiteke. Bestetik, Nafarroa Garaiak izan dezake, historiatik bereiz, atal bat arkeologiari buruz, eta hor isla daiteke sakonago egin diren aurkikuntzak. Atal gehienetan, txapel esteka bat jar daiteke paragrafoa baino lehen, gaia sakonago lantzen duen beste artikulu batera. -Iñaki LL (eztabaida) 14:34, 13 urria 2021 (CEST)Reply
Baina ez dago Nafarroako neolitoa lantzen duen artikulurik! Eta Nafarroa Garaian badago neolitoa. Italian dagoen bezala, nahiz eta Italia Nafarroa Garaiaren garai berekoa izan. Theklan (eztabaida) 15:06, 13 urria 2021 (CEST)Reply
Neolitoa definizio gehiegi iruditzen zait une honetan, Historiaurrea nahikoa izango litzateke, oraingoz. -Iñaki LL (eztabaida) 21:48, 13 urria 2021 (CEST)-Iñaki LL (eztabaida) 21:48, 13 urria 2021 (CEST)Reply
"Nafarroa Garaia" orrira bueltatu.