Honek ez luke Lourdes izan behar? Ez dut Euskaltzaindiaren 149. arauan aurkitu... Agian, beste toki batean... --josugoni (erantzun hemen) 14:50, 14 Azaroa 2008 (UTC)

Hemen Lurda jartzen du, baina emakume izen gisa.--Assar; (erantzun hemen) 15:03, 14 Azaroa 2008 (UTC)
Konplexua da. Berezko izenen arazo horietako bat. Agian izen gisa Lurda ematen bada hori jarri beharko genuke, ezta? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:03, 14 Azaroa 2008 (UTC)
Izendegian esaten duenez Lorda edo Lourdes euskal izena Lurda da. Onomastikan izena hiriaren exonimoan oinarrituta dagoela nahiko argi uzten du. Aldatuko dugu? -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 15:07, 14 Azaroa 2008 (UTC)
Ni ere Lurdaren aldekoa naiz. Idazterakoan ez dut ikerketarik handirik egin, Gaskonia artikuluan horrela idatzita zegoen eta esteka aprobetxatu dut. -- Marklar2007 15:25, 14 Azaroa 2008 (UTC)

(Aspaldiko eztabaida bada ere) Hemen egindakoak Mont-de-Marsanen kasua gogoratzen dit: Mendimarzana bitxi bat genuen Euskaltzaindiaren arauaz jabetu ginen arte... Nire iritziz ez du zentzurik Lurda hori erabiltzea, ez baita ez bertako ofiziala ez eta tokiko hizkuntzakoa ere; eta ez dugu arrazoi sendorik Lurda hiri horretarako euskal izen moduan erabili denik. Erreferentzia sendorik ezean, Lourdes izendatuko nuke. --Orereta (erantzunak) 00:47, 5 Urria 2010 (UTC) Erreferentzia jarri diot izenburuari. --Orereta (erantzunak) 01:00, 5 Urria 2010 (UTC)

"Lurda" orrira bueltatu.