LGTB edo LGBT esaten da? UnniMan (eztabaida) 08:25, 3 martxoa 2019 (UTC)

Biak dira baliagarri. Googlen bilatuta, LGBT akronimoak 269.000.000 aurkitzen ditu eta LGTBk 5.960.000. Beraz lehenengoa ohikoagoa dela argi dago. -Theklan ·   ·   09:55, 3 martxoa 2019 (UTC)
Berriaren Estilo Liburua: [#5855 LGTB. /ele-ge-te-be/. Ondo izan --Marklar (eztabaida) 11:04, 3 martxoa 2019 (UTC)
Badirudi hizkuntza gehienetan LGBT agertzen dela Wikipedian, baina katalanez eta galegoz ohikoagoa dela LGTB. Agian espainiar estatuaren gauza bat da horrela agertzea? -Theklan ·   ·   11:20, 3 martxoa 2019 (UTC)
Hemen ohiko kontraesan bat dago: gaztelaniazko siglak hartu dira Hego Euskal Herrian, gauza hauei buruz aktiboena den lurraldean, eta Berriak hori islatzea erabaki du. Aldiz, frantsesez eta ingelesez LGBT(I) nagusitzen da, eta horrelako kasuetan, gustukoa izan edo ez, arbitroa EN izaten da:) Ni LGBT uztearen aldekoa. Iñaki LL (eztabaida) 16:15, 4 martxoa 2019 (UTC)

Estilo liburuak zein Elhuyarrek LGTB gomendatzen dute, baina ez dute uste beste erabilera okerra denik. -Theklan ·   ·   15:02, 7 martxoa 2019 (UTC)

Theklan, eskerrik asko informaziook ekartzearren. Nolanahi ere, estatistikak (zuk goian aipatuak) eta EN eta FR WPk egindako aukerek LGBT babesten dutela dirudi (ez dakit EAE eta Nafarroako ohiko erabilerarekin pragmatikoak izatearren edo zergatik egin duten aukera hori). Iñaki LL (eztabaida) 17:02, 7 martxoa 2019 (UTC)
Nik ere uste dut, historikoki, Lesbiana, Gay eta Bisexualak biltzea izan zela lenengoa, eta ondoren transexualak. Horrela aipatzen da historia ataletan beste Wikipediatan. Beraz akronimoa horrela jartzea egokiago iruditzen zait. -Theklan ·   ·   19:52, 7 martxoa 2019 (UTC)
"LGBT" orrira bueltatu.