Eztabaida:Konputazioaren zientziak

Latest comment: duela 2 urte by Theklan in topic Konputazioaren zientziak vs informatika

Konputazioaren zientziak vs informatika aldatu

Kaixo @Ksarasola, Inaki.alegria:. Lehen artikulu hau zen "informatika" baina mugitu dut "konputazioaren zientziak" izan dadin (ingelesezko titulua jarraituz). Orain informatika artikulu bat badugu, baina ez dakit honek betetzen duen "konputazioaren zientziak" kontzeptua, ez eta biak ez ote diren gauza bera edo zergatik diren ezberdinak. Ahal baduzue, begiratu. Eskerrik asko! Theklan (eztabaida) 23:17, 3 abendua 2021 (CET)Reply

Bai,@Theklan, Inaki.alegria:. Nahaste-borrastea dago kontzeptu horiekin, ingelesez ere bai ("Computing", "Computation", "Computer Science", "Informatics"...). Eta espainierara eta frantsesera egiten diren itzulpenak ez dira beti paraleloak. Orain Informatika artikulua dena (itzuli berria) oso flojoa zen, baina 10.000 artikulu garrantzitsu horien zerrendan dago. Katalanezkoan zegoen historia atala arin itzuli dut, ez zitzaidan gustatzen, eta ezabatu dut gero. Orain ikusi dut ingelesezko Wikipedian hobexeago dagoela artikulua. Hortik tiratu beharko dut artikulua txukuntzeko. Hala ere, lasai begiratu beharko dugu, nola geratzen den artikulu multzoa euskaraz ("Computing", "Computation", "Computer Science", "Informatics"...). Lana emango digu. ez dago oso ondo hau dena.Ksarasola (eztabaida) 23:35, 3 abendua 2021 (CET)Reply
Nik lehengo "informatika" artikuluan zegoen historia atala kopiatu eta bestera ere eraman dut, bitartean uste dudalako hobeto egongo dela horrela. Gainera, artikulu hura ere gure hezkuntza programaren parte da, eta hobeto egongo da horrela, guztiz zehatza ez bada ere. Theklan (eztabaida) 09:56, 4 abendua 2021 (CET)Reply
"Konputazioaren zientziak" orrira bueltatu.