Eztabaida:Juan Raphael Ocanarza

Artikulu honetan agertzen den pertsona hau ez da inon ageri. Googlen ez dago inongo erreferentziarik. Ocanarza abizena bai existitzen dela, baina ez da agertzen izen honetako ezer. Erreferentziarik inon? -Theklan · Eztabaida · E-maila 00:00, 1 Apirila 2011 (UTC)

Niri ere oso arraroa iruditu zait, ea zer dioen egileak... --Orereta (erantzunak) 00:10, 1 Apirila 2011 (UTC)

Ezabatzeko proposatu aldatu

Egileak erantzunik eman ez duenez, eta inon "pertsona" honi buruzko informaziorik topatzen ez denez, ezabatzea proposatzen dut. --Orereta (erantzunak) 21:21, 7 Apirila 2011 (UTC)

Nik ez dut hori motibotzat jotzen artikulua ezabatzeko. Izan ere, jakingarri ugari dagoke hor barrena norbaiten jakindurian gordeta, edo iturri argitaragabetan ezkutaturik, eta hona ekarriz gero, egoki eta txukun, hortik atera daiteke plaza zabalera. Beti ere, artikuluan agertzen dena norbaiten -gutxi bada ere- interesekoa izan badaiteke. Beti eskertzekoa da, halere, erreferentziarik ematea. --Musde H 21:40, 7 Apirila 2011 (UTC)
Nik oso txukun egin dezaket orain Miguel Antoniano Gerricagoitiari buruzko artikulu bat, Flemmingekin batera penizilina aurkitu zuen euskal diasporako kidea. Baita Luisa Aguirre Ochandorenarena, XVII. mendean esklabuak askatu zituena Boli Kostan. Baina ez dut egingo bi pertsona horiek oraintxe asmatu ditudalako. Tipo honen inguruan ez dago ezer ere ez inon. Ezta erreferentzia bat ere. Eta Ocanarza abizena ez dut uste existitzen denik. Eta RaPHael hori? En fin, ezabatzearen alde. -Theklan ·   ·   22:49, 7 Apirila 2011 (UTC)
Et, et, et, Duda gabe, ez naiz ezabatzearen alde, esaten dena egiazkoa bada, jakina. Baina zuk izenak eta biografiak asmatzen denbora galduko ez duzun bezala, bestek ere ez du hori bera egingo, istorio sinesgarria sortuz. Espero dezagun. Abizenari doakionez, Ocaranza litzateke forma usuena, antza denez (nahiz eta horrek ez dion egiazkotasunik ematen artikuluari)--Musde H 06:50, 8 Apirila 2011 (UTC)
Ez litzateke lehenengo aldia izango norbaitek zerbait asmatzen duela Wikipedian. Kasu historiko batzuk ere badira. Kasu honetan egile ezezagun batek artikulu hau baino ez du egin. Ematen duen erreferentzia bakarrean ez da aipatzen inola ere ez tipo hau. "Juan Raphael Ocanarza", "Ocaranza", "Rafael" eta "Juan Ocaranza" bilatuta ez da agertzen inongo erreferentzia historikorik. Nik horretaik uste dut ezabatu beharko genukeela. Denbora eman diogu, gainera. Astebete da artikulua ezabatzea proposatu zela, eta egileak ez du besterik esan. -Theklan ·   ·   07:29, 8 Apirila 2011 (UTC)
Eta jarraitzeko asmoz: Washington ez zen Franklin deitzen, George baizik. --Theklan ·   ·   07:33, 8 Apirila 2011 (UTC)

Ni ere ezabatzearen alde. Sofistikatua, baina bandalismoa dirudi. Katua Joduena egilearen abizenek dena esaten dute, nire ustez.--Unai (esan) 07:55, 8 Apirila 2011 (UTC)

Ni ere, ezabatzearen alde. Goitik behera asmatua izatearen zantzu ugari ditu: artikuluko gizonaren izen bitxia eta erreferentzia gisa emandako web orrian ezer ez agertzearena, batik bat. Aski denbora eman zaio egileari, erreferentzia txukunagoren bat emateko. Eta, azkenean taxuzko erreferentziaren bat agertzen bada (ez dut uste), erraza da ezabatutakoa berreskuratzea, ez da betiko galduko (Bildu artikulua ere ezabatu genuen, zurrumurru hutsa zenez entziklopediako artikulua izatea merezi ez zuelako, eta gero benetan koalizioa aurkeztu zenean erraza izan zen ezabatze hori desegitea). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:06, 8 Apirila 2011 (UTC)

  Egina. Gai honetan mintzatu garenon artean ezabatzearen aldeko gehiengo argia dagoenez, artikulua ezabatu dut; aurrerago erreferentziarik azaltzen bada (ez dut uste), aski izango da administratzaile batek ezabatze hori desegitea, artikulua berriro azaltzeko. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:13, 13 Apirila 2011 (UTC)

"Juan Raphael Ocanarza" orrira bueltatu.