Eztabaida:Joxe Azurmendi

Koadro honek artikulu baten nabarmentze egoera adierazteko balio du.
  • Gaiaren garapen sakona:
  • Kalitatea:
  • Erreferentziak:
  • Wikituta:
  • Gramatika eta ortografia:

Azken erabakia: Artikulu hau nabarmendua izatea erabaki da bozketan.
Artikuluaren nabarmentze egoera azkenenekoz eguneratutako data: 2010-06-08.


Iturria aldatu

Aupa. Artikulu honen edukia, ia osorik, Lapiko Kritikoa webgunetik hartu da: Joxe Azurmendi: biografia eta pentsamendua. Egileak Andoni Olariaga, Jesus Mari Intxauspe eta Jon Jimenez dira. Antza, egileek beraiek osatu dute artikulu honen informazioa, ondokoa baitiote: "Wikipedian sarrera berria dauka Joxe Azurmendik gaurtik aurrera. Bere biografia eta pentsamendua ahal bait zehatzen bilduta dagoelakoan gaude. Dena den, aldaketak egiteko bidea zabalik dago." [1]. Hemen aipatzea komeni zela uste dut. Artikuluan bertan -erreferentziak atalean, adibidez- aipatu behar dela (edo bestelako xehetasunen bat behar dela) uste duzue? --Orereta (erantzunak) 12:52, 10 Maiatza 2010 (UTC)

Bai, guk egin dugu.

Orereta, zurekin kontaktuan jarri nahiko genuke argazki batzuk sartzeko etab. Gurekin (Jesus Mari Intxauspe, Andoni Olariaga eta Jon Jimenez gara) kontaktatu nahi baduzu lapikotik egin. Mila esker.

Copyright urraketa aldatu

Jatorriko webguneko lizentzia ez da egokia, komertziala ez delako. - --Joxemai; (erantzunak) 14:53, 29 apirila 2014 (UTC)

Kaixo Joxemai. Nik ez dakit "Lapikoa" gure webguneko lizentzia aldatzen. Hala ere zenbaterainoko buruhaustea sortzen dizu horrek? Esan nahi dut, Lapiko Kritikoan ipini genuen idatzia Wikipediarako artikulua sortzeko asmoz egina izan zen, hau da, proto-artikulu bat zen eta Wikipedian sartu aurretik nonbait gorde behar zenez Lapikoan gordetzen genuen. Bi artikuluak konpartauko bazenitu honetaz ohartuko zinateke: Lapikoko artikuluak orain deus gutxirako balio duela; artikulu izendapena merezi duen bakarra Wikipedian denbora luzez aberasten joan naizen hori dela, Harekin zerikusi gutxi duena jada; eta noski onartzen ditut Wikipediako lizentzien baldintza. Hortik aurrera zuk ikusi Ketxus
Kontua da, Ketxus, lege arazoak sortzen dituela Lapiko Kritikoa webguneak duen egile eskubideen lizentziak. Izan ere, CC-By-NC-ND lizentzia dauka, eta, horrenbestez, ezin da lan eratorririk egin (ND: no derivatives), ez eta erabilera komertzialik ere (NC: non-commercial). Testu hori Wikipedian erabili ahal izateko, lan eratorriak eta erabilera komertzialak baimentzen dituen CC-By-SA lizentzia beharko luke, adibidez (balio duten lizentzien azalpen zehatzagoa hemen duzu eskuragarri).
Hori da aukeretako bat: zuen lanari lizentzia egokia jartzea. Beste bat: zuk zeuk, egileetako bat zarenez, zeure izen-deiturekin eta zeurea den helbide elektroniko batetik mezu bat bidaltzea, Joxemairi edo niri, gutxi gorabehera hau dioena:
«Nik, Jesus Mari Intxauspek, hiru egileon izenean, Lapiko Kritikoaren webgunean argitaratutako "Joxe Azurmendi: biografia eta pentsamendua" artikulua (http://basque.criticalstew.org/?p=1438) CC-By-SA 3.0 lizentziaren pean jartzen dut, Wikipediarako erabili ahal izan dadin.»
Mezu hori Joxemairi bidaltzeko, sakatu hemen; niri bidaltzeko, sakatu hemen. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2014-04-30, 08:59 (UTC)
Kaixo bioi, ados nago Xabierrek prestatu duen idatziarekin baina ez dut zuetako inori bidaltzen asmatzen. Ea konpontzen dugun, eskerrik asko. Ketxus
Mezua jaso dut eta dagokion aipua txertatu dut artikuluaren iturritzat. Ondo izan. --Xabier Armendaritz   2014-04-30, 13:03 (UTC)
"Joxe Azurmendi" orrira bueltatu.