Eztabaida:Iruñea

Latest comment: duela 4 urte by Enekorga in topic Bengoda

Iruña, Iruñea... guztiz nahasita nago... euskaltzaindiak dio Iruñea, -a dela forma zuzena (-a hori zer den ez dakit), hala ere izen ofiziala Pamplona/Iruña da, gainera Hiriko webean Iruñeko... erabiltzen da eta ez Iruñeko edo Iruñako... ez dakit zer den zuzenena, esan dudan bezala... guztiz nahasia nago ^^ --Unaiaia (¿iritzirik?) 20:05, 29 Urtarrila 2006 (UTC)

Gehien erabilitako toponimoa Iruña da, Google egin proba. Kabri, (erantzunak hemen) 20:06, 29 Urtarrila 2006 (UTC)
Hala ere izen ofizialak ez dator bat behar duenarekin. Nik Iruñea jarriko nuke.—Theklan 20:53, 24 Maiatza 2006 (UTC)

Izen ofiziala IRUÑA da, eta ez IRUÑEA.--212.21.250.252 23:06, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Bai, eta Bilbao eta ez Bilbo. Baina euskaltzaindiak hala izan beharko lukeela esaten du. -Theklan · eztEztabaida · @ E-maila 23:45, 10 Maiatza 2008 (UTC)

Eta Erronkari ibaxeko uskaraz Uruña da. "Atzo, Uruñan izan nindezun" "Engoxan, Uruñati eltu nuzu"...

Izen ofiziala BILBO da. Bilbao baztertu egin zuen Euskaltzaindiak. —Aurreko iruzkin sinatugabea 95.121.134.169 (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Ofiziala, ofiziala... beharbada errazegi erabiltzen dugu ofizial adjektiboa. Besterik gabe esanda, ez du ezer askorik esan nahi.
  • Legearen aldetik, Bizkaiko hiriburuaren izena Bilbao da. Izen hori da lege testuetan eta errepideetako seinaleetan erabili behar dutena.
  • Hizkuntzaren aldetik, ostera, euskara arautzen duen erakundeak erabaki du hiri horrek Bilbo izena duela.
Beraz, izen ofiziala, edo egokia, edo zuzena, edo arauzkoa... bata ala bestea izango da, zeini egiten diogun kasu. Euskal Wikipedian, arau orokor gisa, Euskaltzaindiari egiten diogu kasu; beraz, euskal Wikipedian erabili beharrekoak Bilbo eta Iruñea dira, hemen eztabaidatu direnei dagokienez. Eta Euskaltzaindiak Iruñea, -a jarri du bukaerako a hori mugatzailea dela adierazteko; hau da, deklinabideko hainbat kasutan -a hori galtzen dela jakinarazteko: Iruñean, Iruñeaz baina Iruñeko, Iruñera, Iruñetik... Berdin gertatzen da -a mugatzailea duten Bizkaia (Bizkaian, Bizkaiko) eta Euskal Herria (Euskal Herriaz, Euskal Herritik) toponimoekin, adibidez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:22, 22 Azaroa 2010 (UTC)

Administrazio atala ezabatzea...

aldatu

Nik uste dena ezabatzea oso erabaki erradikala dela... bertatik gauza asko aprobetxatu ahal ziren. -Theklan · ezt  · @   21:16, 12 Maiatza 2008 (UTC)

Ez dut ezabatu, baizik eta Iruñeko Udala artikuluan sartu. Informazioa nahiko zehatza da eta ez du zertan Iruñeko artikulu orokorra potolotu. --josugoni (erantzun hemen) 21:27, 12 Maiatza 2008 (UTC)
Ikusi dut geroago... mea culpa, oso azkar ibili naiz kritikatzen. -Theklan · ezt  · @   21:40, 12 Maiatza 2008 (UTC)

Artikulua babestu

aldatu

Eskerrik asko. Zariquiegui 18:03, 8 Abendua 2009 (UTC)

Bengoda

aldatu

@Enekorga: Non aurkitu daiteke, ziurtasunez, Bengoda inskripzio ezezaguna Iruñeari dagokiola? Bengoda artikuluan utzi nuen aipamena, baina ez dut erantzunik jaso. -Theklan (eztabaida) 22:18, 25 abendua 2020 (CET)Reply

Auñamendi entziklopediak eta Nafarroako Entziklopedia Handiak hori aipatu dute ([1] / [2]). Dena den, egungo Iruñeko goi-ordokian egon ala ez, ziur da egungo Nafarroako hiriburuaren eta baskoien aurrekaria dela. Enekorga (eztabaida) 22:48, 25 abendua 2020 (CET)Reply
@Enekorga: Biak testu berbera direla ematen du, baina ez dio Bengoda Iruñea denik, baizik eta balitekeela hortik gertu egotea. Aurkitu ditudan beste erreferentzia guztietan misterio gisa agertzen da, eta oso ausarta iruditzen zait misterio hori ixtea eta esatea Bengoda Pompaeloren jatorrian dagoen hiria dela.
Honela jasotzen da hemen
« han aparecido pocas monedas de la ceca be.n.ti.a.n., unas monedas que hay que pensar está acuñadas para el pueblo de los bentianos (?). no deja de ser curiosa la similitud formal en las acuñaciones –la palabra Bengoda, cierta forma de algunos signos, el estilo artístico en general–, de algunas monedas de las cecas de Bentian, Baskunes y Barskunes, pero esto puede ser simplemente que el troquel fue hecho en el mismo taller e incluso por la misma persona, que esos artesanos vivían alejados del lugar a donde iban destinadas las mo-nedas, que no sabían si en ese lugar había delfines o arados, si era un pueblo guerrero en cuyo caso había que poner en manos del jinete una lanza o era pacífico en cuyo caso se pondría una palma; y que desde luego no conocían los signos ibéricos. La palabra Bengoda parece indicar se trata del nombre de una ciudad, pero también podría ser el nombre de la autoridad que autorizó la acuñación. Si Barskunes y Baskunes pensamos se trata de la misma ceca con una falta de ortografía (una cuestión muy dudosa) y además equivalente a nuestros vascones; si creemos tal cosa habría que pensar que los bentianos eran una especie de vascones y que todos ellos, barskunes, bentianos y basku-nes tenían por capital a Bengoda... Todas estas suposiciones, quizás demasiadas si las ponemos todas juntas, nos llevarían a que la ciudad de Bengoda era el nombre antiguo de la actual Pamplona que a partir de Pompeyo se llamó Pompeyopolis. Pero.. »
Hau da, suposizio gehiegi egin behar dira hori egintzat emateko. -Theklan (eztabaida) 23:33, 25 abendua 2020 (CET)Reply
Ados, informazio hau artikuluetan sartzen dut. Eskerrik asko! Enekorga (eztabaida) 13:00, 26 abendua 2020 (CET)Reply
"Iruñea" orrira bueltatu.