Eztabaida:Goi Paleolitoa Euskal Herrian

Nire ustez, argi geratu behar du, artikuluaren hasieran bertan, Goi Paleolitoan Euskal Herririk ez zela existitzen. Euskara existitzen ez zen bezala. (Gaur egungo) Euskal Herriko lurraldeko kontuak eta historiaurreko kontuak artikulu bakar batean nahastuz gero, baten batek pentsa lezake garai hartan, Goi Paleolitoan, euskara eta Euskal Herria dagoeneko existitzen zirela... Harrizko Herri hau! ;-) - -GorkaAzk (eztabaida) 13:51, 21 ekaina 2017 (UTC)

Horregatik da Goi Paleolitoa Euskal Herrian, eta ez Euskal Herria Goi Paleolitoan"! -Theklan · Eztabaida · E-maila 15:07, 21 ekaina 2017 (UTC)
Euskal Herrian. Zein Euskal Herritan? Noizko EHn? Nongo EHn? Bonaparteren mapako EHn? Nafar Erresumako EHn? Erromatar garaiko Garonako ezker ibarreko EHn? Asterixen album galduko EHn? Nire ustez ez du zentzurik Paleolito eta EH bezalako bi kontzeptu artikulu baten izenburuan nahastea. Nahastekotan, zein EHri buruz ari garen argitu beharko ezer baino lehen.- GorkaAzk (eztabaida) 23:26, 21 ekaina 2017 (UTC)
Egunon. Zati handi batean GorkaAzk bat nator. Euskal Herrian historiografia frantziar eta espainiarrari begira egon gara (eta gaude) ein handi batean. Horrela "Goi Paleolitoan Espainian" askotan nahasgarria egiten dute eta gehienetan honi buruz idazterakoan Iberiar Penintsulari buruz hitz egiten dute. Antzekoa egiten dute frantziarrek baina gehienbat bakarrik bere Europa kontinentaleko lurraldeak kontutan hartzen dituzte. Goi Paleolitoa Euskal Herrian artikuluaren sarreran aldaketa batzuk egingo ditut gauza hauek argitzearren. Ondo segi.-Oraina (eztabaida) 09:53, 22 ekaina 2017 (UTC)
"Goi Paleolitoa Euskal Herrian" orrira bueltatu.