Eztabaida:Gaitasun (hezkuntza)

Konpetentziak ala gaitasunak?

http://zirikteroak.ning.com/group/konpetentzietanoinarritutakohezkuntza/forum/topic/show?id=1975872%3ATopic%3A8549 (Aipu hau Gorkaazkarate lankideak egin du, baina sinatzea ahaztu zaio. --Orereta (erantzunak) 16:22, 1 Azaroa 2008 (UTC)

eztabaida berria aldatu

Mailegua hartuta, garbi dago konpetentzia, kapazidade eta aptitudeak kontzeptu ezberdinak direla, konpetentzien metodologia edo antolaketa horren barnean. Hori ez dut nik eztabaidatzen, baina euskaraz konpetentzia=gaitasun, esan dudan bezala horrela itzultzen delako (ikus aldizkari ofiziala). Aptitude eta kapazidade horietarako, beste termino batzuk erabili behar direla iruditzen zait (nire borondatearen aurka gainera, konpetentzia gaitasun moduan itzuli zuena ez baitzen oso fin ibili, baina euskal hezkuntza munduan horrela zabaldu den hitza da eta horren aurka ezin da ezer egin, guk errealitateari begiratu behar baitiogu). Zer termino? Bada, eztakit, saiatuko naiz informatzen. 10:22, 8 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai

Han eta hemen irakurri ondoren, gazteleraz konpetentzia kontzeptu orokorra dela iruditzen zait eta kapazidadea (kapazidade espefiziko, zehatzago) kontzeptu zehatzagoak, baina aldi berean zeharkakoak konpententzia eta irakasgai batetik bestera. Adibidez, competencia organizativa esango lukete (esaterako, e!) eta capacidades especificas horien barnean, ordenatzen jakin, elementuak identifikatu, sintetizatu. Capacidades especificas horiek gainera konpetentzia ezberdinetan ager daitezke. Nire iritziz, artikulu berean azal daitezke bi mailak, ongi bereiziz oinarrizko gaitasunak (konpetentziak) eta gaitasun espezifikoak (uste dut Korok gaitasun hitzarekin adierazi nahi dituenak) eta beraien arteko harremanak. Lankideen iritzien zai geratzen naiz. Dena den, esan beharra daukat gaia ez zaidala asko interesatzen eta bi artikuluek zeukaten kalitate eskasagatik hasi nintzela lanean, ikusita gainera une batzuetan artikuluek bisita kopuru majo samarra zutela (ikasleen aldetik segur aski).11:57, 8 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai
Korori erantzunez, konpetentzia hitza ez dudala desagertarazi esan behar diot. Artikuluaren sarreran agertzen da gaitasunarekin batera. Ez dut dudarik beste gune batzuetan konpetentzia erabiltzen dela, baina gaitasun terminoa ere bai beste batzuetan eta esanahi berdinarekin. Gainera, konpetentziak definitzeko moduan segur aski hau jarriko du gune guztietan: halakoetarako kapazidadeak (hau da, gaitasunak) (ohartu gainera, eta hau nik uste zuk pentsatzen duzunaren alde dago, nik emandako definizioan ikusten baduzu, halakoetarako ahalmenak jartzen du bukaeran (nahiz eta egia esan, izenburuko gaitasun hitza ez errepikatzeagatik egin dudala). Dena den, aurreko pasartea zuk irakurtzea nahi nuke, zuzena eta egokia iruditzen al zaizu?.12:19, 8 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai

Hezkuntza administraziorako hiztegian, Eusko Jaurlaritzak osaturikoa, konpetentzia gaitasun moduan agertzen da eta capacidad (poder esanahiarekin eta hori da metodologia honetan duen esanahia), ahalmen. Majisteritza eskola joan, han galdetu eta competencia gaitasun-konpetentzia erabiltzen dutela esan didate, eta capacidad esateko ahalmena (capacidad horiekin ikasleak ahal baititu gauzak egin). Dena den, hoberena nire iritziz guztia gaitasun izenburupean biltzea izango litzateke, agian izenburua gaitasun (hezkuntzarako metodologia)-ra aldatuz.12:24, 9 Otsaila 2010 (UTC)Joxemai


Parte hartu dut, berriro ere, polemikatxo zahar horretan, Assar jaunaren gonbiteari men eginez... Harrituta ikusi dut lehen bi artikulu zegoen tokian orain bakarra dagoela. Nik neuk ere proposatu nuen bere garaian biak bateratzea baina nire proposamena bi artikuluetan zegoena aprobetxatzea zen. Lehengo "Konpetentzia" artikulua orain "Gaitasun" deitzen da eta barnean konpetentzia hitza, oraindik ere hortxe. Baina ematen du lehengo "Gaitasun" artikuluan zeuden testuak, argazkiak, estekak-eta betiko desagertu direla, nik behintzat ezin ditut inon topatu.

"Gaitasun" artikulua idazten hartu nuen lana galdu da? Ez dakit orain non topatu. Gogoratzen dut nire artikulua oraingoa baino luzeagoa zela eta oso oker ez banago orain agertzen ez diren hainbat erreferentzia bazeuden. Nire historia gunean klik egiten dudanean sistemak oraingo "Gaitasun" artikulura eroaten nau. Non egongo dira nik sartu nituen testuak, argazkiak, erreferentziak? Administratzaile batek (erraz) berreskuratuko lituzke? Aholkurik, ideiarik "nire" Gaitasun artikulu zaharrean zegoen hura betiko ez galtzeko? --<gorkaazk erantzun hemen>

Ba Konpetentzia artikuluaren historia begiratuta, uste dut berbideraketa egitean galdu egin dela...--Assar; (erantzun hemen) 16:35, 17 Otsaila 2010 (UTC)
Beste artikuluan zeuden hainbat testu, esteka, erreferentzia berreskuratzerik badago?--<gorkaazk erantzun hemen>
Kaixo, ni izan nintzenez bi artikuluak bateratu zituena, azalpenak emango ditut. Biek eduki beretsua, ia ia berbera, zutelako bateratu nituen. Harritzen naiz gainera, gaitasun eta konpetentzia ezberdinak direla dioten eta kexaka dabiltzan horiek (ez naiz gorkaazk-ez propio ari), lehen bi artikuluetan eduki bera zegoenean inongo kexarik ez agertzea eta orain bateraturik daudela, bai. Egoera kafkianoa ere badela esango nuke. Gaitasunerako beste bat egin nahi baduzue, ba egin ezazue!, baina ezberdina! Eta biak gauza bera badira, bada, egin zuen ekarpenak. Eta gaitasun terminoa egokiagoa bada, bada, aldatu izenburua. Dena den, ez da Assaren orria egokiena eztabaidatzeko, horretarako badago konpetentzia artikuluko eztabaida orria.--Joxemai; (erantzunak) 18:09, 17 Otsaila 2010 (UTC)
Oso ondo iruditzen zait bi artikulu zegoen tokian orain bat egotea baina Wikipedia editatzen ni baino trebeagoa den baten laguntza beharko nuke bi artikuluak bat egiterakoan galdu ziren zenbait testu, argazki, esteka... berriro hona ekartzeko. Lan handiegia ez bada, jakina.
Bi artikuluek gauza bera azaldu nahi zuten eta azkenean bien batuketa egingo zela espero nuen, Gaitasun izenburupean. Erabaki salomonikoa iruditu zait bi artikuluetatik Konpetentzia izenburua zeukana gordetzea eta Gaitasun izenburua hautatzea... Baina zerbait galdu dela iruditzen zait (ni izan nintzelako Gaitasun artikuluaren egile nagusia, eta orain agertzen ez diren zenbait eduki bazeudela gogoratzen dut)--<gorkaazk erantzun hemen>

Estilo, formato eta enfokearen gainean aldatu

Artikulua idazketa aldetik hobetu daitekeela deritzot. Enfokea ere ez zait iruditzen zuzena denik. Adibidez,

Hezkuntza munduan gaitasun hitza esanahi berezia hartzen ari da EHko mendebaldean[1][2].

zehazgabea eta lausoa da. Adierazi beharko litzateke zer berezitasun dauden.

Beste bide batetik (baina, agian, aurreko bidearekin uztar daitekeen bide batetik),

ez al litzateke egokiago esaterako pareko bide batetik?

Zer esan nahi dute argazki horiek guztiak? Kontzeptua ulertzeko ez dute laguntzen.

Ebaluazioaz: [ISEI-IVEI; http://www.isei-ivei.net/eusk/sakon/indexsak.htm] lotura

bukaeran joan behar da, kanpo loturetan edo erref gisa ebaluazio atalean

Enfokeari dagokionez, iruditzen zait enfoke ofizialegia eta partikularregia ematen zaiola, hezkuntzaren filosofian dituen oinarriak eta praktikan dakartzan ondorioak, prozedura eta aldaketak aipatu gabe. oso legalista da. Nire ustez bazter egin daitezke gaitasunen zerrenda guztiak eta bat bakarrik utzi, denak antzekoak baitira. Eta gaitasun kontzeptuaren kritika osotu bat ongi letorke. Badaude, gainera. Zuen iradokizun eta ekarpenen zai.--Joxemai; (erantzunak) 16:08, 2 Martxoa 2010 (UTC)

Hobe zitezkeen aipatutako hiru lerro horiek aldatu ditut. Horietako bi, behintzat, nire errua. Gaitasun artikuluaren bertsio zahar bat berreskuratzen ibili nintzen eta bi esaldi horiek (lehenengoa eta hirugarrena) lekuz kanpo utzi nituen.
Enfokearena zuzentzea zailagoa. Ofizialegia dela? Bada bai. 2007/175 dekretua (III. eranskina batez ere) izan da iturri nagusietako bat. Praktikan ekarri beharko dituen ondorioak, prozeduretan eta aipatu gabe baldin badaude, aipatu beharko dira. Taldean lan egiteko ezinbesteko beharra, ikasketa dialogikoa... Horri buruzko beste artikulu batzuk badaude dagoeneko edo sortzen ari dira euskal wikipedian (talde elkarreragileak, solasaldi dialogikoa, ikuspegi komunikatibo, ikas-komunitateak, ebaluazio...) eta artikulu horiek guztiek honekin batu eta behar bezalako loturak ezarri beharko dira.
Gaitasun zerrenda asko egotea, bost, zerrenda bakarra egotea baino hobe dela da iruditzen zait niri. Guztiak oso antzekoak direla ikusteko besterik ez bada ere. Eztabaida zabalik utziko dugu.
Gaitasun kontzeptuaren kritika artikulu honetan txertatzea ideia ona. Artikuluaren beheko partean zabalik geratu da kontzeptuaren kritikak laburbiltzeko tokia.
Bestalde, gaitasunak, gaitasun guztiek, banan-banan, bakoitzak bere artikulua izan beharko luke euskal wikipedian nik uste. Oraingoz Komunikazio gaitasunaren zirriborroa besterik ez dago. --gorkaazk; (erantzunak)
"Gaitasun (hezkuntza)" orrira bueltatu.