Eztabaida:Euskal Herriko Mendi Bizikleta Txapelketa

Latest comment: duela 3 urte by Marklar2007

Aupa, gurean dagoen Txapelketa bati buruz idazten hasi nahiz eta ezabatuko dela ikusi dut. Ez dut arrazoia ulertzen (lasterketa garrantzitsua da gurean eta palmaresa orain jarriko dut. Laguntza pixkarekin artikulu hona izango da. Laguntza eskeini nahi? —Aurreko iruzkin sinatugabea Asier Barre (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Aupa @Asier Barre:: ezabatzeko txantiloia @Eniisi Lisika: lankideak jarri du, ziurrenik artikuluak esaldi bat baino ez zuelako. Neuk ere, artikulu asko egitea baino, garrantzitsuagoa ikusten dut artikulu onak egitea, formatu egokiarekin, erreferentziekin, eta idazkera zainduta. Agian lagungarri aurkituko dituzu wikipediako laguntza orriak eta estilo gida. Bide batez, gogoratu eztabaida orrietan idazten duzunean sinadura jartzea. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 22:36, 23 otsaila 2021 (CET)Reply
Kaixo. Barkaidazue, @Asier Barre: eta Lainobeltz, errusierazko Wikipedian lan asko egin nuen iraganean eta horrelako artikuluak (laburregiak) beti kentzen dira gure Wikipediako atalean. Ez dakit euskarazko Wikipedian nola egiten den horrelako artikuluekin. Eniisi Lisika (eztabaida) 22:56, 23 otsaila 2021 (CET)Reply
Aupa @Eniisi Lisika: Artikulua laburregia dela adierazteko {{laburregia}} txantiloia daukagu. Ezabatzeko txantiloia neuk kendu dut artikuluak atalburuak zituelako, eta hortaz egileak aurrerantzean osatzeko asmoa zuelakoan. @Asier Barre:, artikulu bat lantzen zaudela adierazteko {{lanean}} txantiloia erabili dezakezu, eta bukatzerakoan kendu, ez dadin hor gelditu. -Lainobeltz (eztabaida) 23:05, 23 otsaila 2021 (CET)Reply
Aupa Asier Barre zure lanerako iturri batzuk besterik ez (artikuluan erreferentziak jartzea komenigarria da):
2011n Patxi Vilak eta Olatz Odriozolak irabazi zutenekoa
2013koari buruzko bideo bat
Beste kontu bat, gizonezko eta emakumezko atalak izango ditu, ezta? Ondo izan! -Marklar (eztabaida) 19:48, 24 otsaila 2021 (CET)Reply
"Euskal Herriko Mendi Bizikleta Txapelketa" orrira bueltatu.