Eztabaida:Errioxa (eskualde geografikoa)

Errioxa ala Errioxako Autonomia Erkidegoa? aldatu

Errioxa artikulu honek argipen lanak egiten dituela dirudi, Errioxako Autonomia Erkidegoa eta Arabako Errioxa artikuluetarako erreferentziekin. Errioxa artikulua bera ez al litzaioke autonomia erkidegoari esleitu beharko, eta Arabar Errioxa bigarren mailan utzi, artikulu hasieran {{argitzeko}} azalpen bat utziz? –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 13:39, 30 Abuztua 2007 (UTC)

Nik ez dut uste. Berez, Errioxa eskualde oso bat da eta ez bakarrik antzinako Logroñoko probintzia. Autonomia Erkidegoak sortu zirenean, Logroñoko probintzia baten eratu zen eta Errioxa izena eman zioten, izen bereko eskualdean baitzegoen, baina kontuan izan gabe probintzia horretik kanpo Errioxa ere bazegoela. Horregatik, nik uste egokiagoa dela oraingo antolaketa eta ez litzateke aldatau behar. --josugoni (erantzun hemen) 20:04, 30 Abuztua 2007 (UTC)

Erabilerak bere bidea egin du, eta gaur egun Errioxa izenarekin euskaldunok «Errioxako Autonomia Erkidegoa» esan nahi izaten dugu. Horren erakusgarri, euskal hedabide nagusietan (Berria, Argia, ETB-1) esanahi horrekin darabilte Errioxa, eta euskal wikipedian bertan ere «Errioxa» artikulura bideratuta dauden lotura gehien-gehien-gehienak autonomia erkidegoari buruzkoak dira, eta ez eskualde geografikoari buruzkoak. Beraz, «Errioxa» orria erkidego horren orriranzko birbideratze bihurtu dut, erabiltzaileari bidea erraztearren. --Xabier Armendaritz   2013-09-25, 09:14 (UTC)

"Errioxa (eskualde geografikoa)" orrira bueltatu.