Eztabaida:Cristobal Balentziaga
Izenaren inguruan
aldatuEgun hauetan komunikabideetan Donostiako kale izendegiaren inguruan ari direla eta... Norbaitek badaki zein den egokiena euskaraz?
- Cristóbal Balenciaga (erdaraz)
- Cristobal Balentziaga (oraingoa)
- Kristobal Balentziaga (Donostiako kale izen berria)
--An13sa ✎ 19:25, 5 iraila 2014 (UTC)
- EIMAk egungo izena hobesten du, Cristobal Balenciaga ere onartuz. Ikusi 335. orrialdea--Marklar (eztabaida) 20:14, 5 iraila 2014 (UTC)
- Marklar2007k ederki azaldu duenez, EIMAren zerrendan orain dagoen bezala ageri da; eta euskal wikipediarako hauxe onartu genuen: «Oro har, EIMAren zerrendetan ageri diren izen-deiturak erabiliko ditugu». Aldatzeko pisu handiagoko arrazoibideren bat agertuz gero (Euskaltzaindiaren arau edo gomendioren bat, adibidez), gaia berriz aztertu beharko litzateke, jakina. Bien bitartean, izenburu eztabaidatuaren txantiloia kentzera noa. --Xabier Armendaritz 2014-10-21, 14:06 (UTC)
Heriotza data
aldatuIturri batzutan, ingelesezko wikipedian, Auñamendi Entziklopedian edo Cristobal Balenciaga Museoaren webgunean kasu martxoaren 23a ageri da heriotza datatzat; Arantxa Arzamendik txertatutako erreferentzian eta BNFn, ordea, martxoaren 24a. Hauen artean nik martxoaren 23a hobetsiko nuke. Zer deritzozue, Arantxa Arzamendi eta besteok? -Lainobeltz (eztabaida) 20:57, 23 otsaila 2017 (UTC)
- Heriotze datari dagokionez, martxoaren 24a aipatzen duten bi iturri aurkitu ditut:
- Lesley Ellis Miller: Cristóbal Balenciaga (1895-1972), Editorial Gustavo Gili, 2007. 123. orld.
- Cristobal Balenciaga Museoa. Nerea, 2011, 427. orld.
- Ados Arantxa Arzamendi, besterik ezean martxoaren 24a gelditzen da -Lainobeltz (eztabaida) 12:30, 24 otsaila 2017 (UTC)