Eztabaida:Bortziriak

Latest comment: duela 1 hilabete by Theklan in topic Ondarea berregituratu

Bortziriak Bortzirira eramaten du, baina artikuluaren barnean Bortziriak aipatzen da, hain xuxen, Euskaltzaindiaren izendegian agertzen den eran. Berbideratzea desegin behar da, antza, forma egokia (eta hala aditu dut nik) plurala da, deklinatuetan ere: Bortzirietan, Bortzirietara. --Musde H 12:00, 28 Urria 2010 (UTC)

Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 12:07, 28 Urria 2010 (UTC)

Aldatu ditut Bortziri agerraldiak, Bortziriak jarriz; Hala ere, Kategoria ezin aldatu dut. Inork egin baleza... --Musde H 12:33, 7 Abendua 2010 (UTC)

Egina Hurrengo batean, horrelako eskariak hobeto hemen.--Unai (esan) 12:49, 7 Abendua 2010 (UTC)

Atal batzuen izenburuak idatzita dauden arren, garatu gabe daude. "Klima eta biodibertsitatea"-ren barruan, datu klimatikoen taula ezartzearen saiakera bat egin dela ikus daiteke; baina, hala ere, izendatzen dituzuen datu horiek adieraztea falta da taula bera osatuz. Bestalde, "Kirolak" atalean, izenburua jarri duzuen arren, zerbait idaztea falta da: kirol elkarteen aipamenak, kirol klubak, etab. Berdina "Eraikinak eta monumentuak" atalarekin, zer idatzirik ez badaukazue, kendu ezazue. Mmg332 (eztabaida) 23:10, 28 otsaila 2024 (CET)Reply

Historia aldatu

Historia atala ondo joan zarete lotzen, baina baditu zehaztasun batzuk gehitzeko aukera, baita, aurkitzekotan, erreferentziak ere. Adibidez, Antzinaroan egindako monumentu megalitiko ugari daude, eta horren inguruan dokumentazio asko. Arrazoiren batengatik, Erdi Arokoak direla esaten duzue (agian hala da, baina asko harritzen nau). Gero, Aro Garaikidean batez ere, denborak oso arraro daude, atzera eta aurrera egiten baitu. Borobildu dezakezue oso ondo, nik uste. Theklan (eztabaida) 15:26, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Horrekin lotuta, ekonomia atala historian esaten denaren parekoa da, zentratzen delako industrializazioko gaietan. Akaso, hori nahastu dezakezue, eta ekonomia atala gaur egungo ekonomiari buruzkoa egitea. Datu pila bat daude lantzeko hor. Theklan (eztabaida) 15:28, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Herri Taldea (Igantzi) aldatu

Uste dut iturrian datuak gaizki daudela, eta Igantziko 7 zinegotziak gehitzea falta dela. Bestela, ez dira kontuak ateratzen, zinegotziak falta baitira aurreko hauteskundetan (boto antzekoak izanda). Theklan (eztabaida) 15:31, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

Ondarea berregituratu aldatu

Ondarearen atalak garrantzi gehiago behar du, eta agian amaieran dauden irudi horietatik guztietatik batzuk ondarearen atalera pasa ditzakezue, orekatuago eginez. Theklan (eztabaida) 15:32, 29 otsaila 2024 (CET)Reply

"Bortziriak" orrira bueltatu.