Eztabaida:2023-2024ko Israel-Palestina gerra

Eztabaida:2023ko Israel-Palestina gatazka» orritik birbideratua)
Latest comment: duela 3 hilabete by Iñaki LL in topic Izenburua aldatzea

Infotaulako mapa aldatu

Kaixo! Posible litzateke Infotaulako mapan aldaketa pare bat egitea?

- "2023ko Israel-Gaza gerra" jartzen du eta uste dut egokiagoa litzatekeela artikuluak duen izenburu bera izatea, "2023ko Israel-Palestina gatazka".

- Lauki urdineko azalpena ingelesez dago, euskaraz "Israelek okupatutako Gazako Zerrendako eremuak" behar lukeela uste dut, maparen oinean agertzen den bezala. Aioramu (eztabaida) 18:01, 29 urria 2023 (CET)Reply

Oraintxe ohartu goiko iruzkinaz (:/)   Egina -Iñaki LL (eztabaida) 08:00, 11 abendua 2023 (CET)Reply

Izenburua aldatzea aldatu

Kaixo! Izenburuan nola esan dezakegu 2023tik aurrera ere hedatu dela? Beste hizkuntzatan ez dago egitura bateraturik ere. Theklan (eztabaida) 12:13, 2 urtarrila 2024 (CET)Reply

Gabon @Theklan, ikusi dudanez askotariko formulak erabili dira eta hizkuntza batzuetan ez dute ezer aldatu oraindik. Hala ere, nahitaezkoa ikusten dut 2024ko gerra hau eta 2023koa berdinak direla adieraztea. Euskaraz, garrantzitsua ikusten dut izenburu egonkorrak sortzea, ahal dela izen sintagmak. Bada, beste hizkuntzen adibideei erreparatu ondoren, hauxe oso egoki ikusten dut: 2023-2024ko Israel-Palestina gerra (edo Gerra), frantsesez bezala. Iñaki LL (eztabaida) 23:06, 8 urtarrila 2024 (CET)Reply
Ingelesezko eztabaidan ikusi dut beste proposamen bat gustatu zaidana, baina oraindik ez duena prentsan eta oinarri handirik: "Gazako gerra". Vietnamgo gerra edo Koreako gerra bezala, datarik gabekoa. Zer deritzozu? Theklan (eztabaida) 23:32, 8 urtarrila 2024 (CET)Reply
Ingelesezko ikuspegia (eta hari lotzen zaizkion beste batzuena) oso murriztailea da, haien kultura- eta politika-arloko ikuspegiaren arabera (Hamas-Israel eta abar). Argi dago betiko palestinarren eta israeldarren ohiko gatazkaren aldaera bat dela, eta ez Gazakoa soilik. Tamalez, gerra gehiegi egon dira testuinguru horretan, eta ekibokoa iruditzen zait besterik ez zehaztea (gerra soilik). Oraingoz, argigarriena eta erabilera praktikoenekoa nire proposamena iruditzen zait, zentzu zabala du. Nahi baduzu, deialdi bat egin dezakegu Txokoan, iritziak biltzeko. Iñaki LL (eztabaida) 07:16, 9 urtarrila 2024 (CET)Reply
"2023-2024ko Israel-Palestina gerra" orrira bueltatu.