Ezko orriarrosa
Ezko orriarrosa (Gliophorus laetus edo Hygrocybe laeta) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina ez du balio gastronomikorik.
Ezko orriarrosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Hygrophoraceae |
Generoa | Gliophorus |
Espeziea | Gliophorus laetus Herink, 1958 |
Basionimoa | Agaricus laetus |
Deskribapena
aldatuKapela: 2 eta 4 cm arteko diametrokoa, arrosa-haragi koloretik arrexkara, ganbila, gero laua edo hondoratu samarra erdian; azala denbora hezean, muzilago grisaxka batez estalita du.
Orriak: Grisaxkak, erreflexu arrosa-haragi kolorekoekin edo gorri-moreekin; lodiak, zabal, dekurrenteak, ertz antzuarekin.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: 3 - 6 x 0,4 - 0,6 cm-koa, luzea, liraina, muzilagoduna, gris-morea, gris-arrosa-oliba edo arre-gorrizta argia.
Haragia: Gorri samarra, mehea, elastiko samarra eta kartilaginosoa, usain eta zapore nabarmenik gabea.[2]
Etimologia: Hygrocybe terminoa grekotik dator eta kapela hezearekin esan nahi du. Laeta epitetoa latinetik dator, "laetus" hitzetik, alaia esan nahi du. Bere kolore ederragatik.
Jangarritasuna
aldatuEz du sukaldaritzarako baliorik.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHygrocybe txiki hau oso ondo ezagutzen da, bere kolore arre-gorrixkagatik eta denbora hezean bere muzilagoagatik, bai kapelan eta bai oinean; nekez nahas liteke beste batekin.[4]
Sasoia eta lekua
aldatuUdazkenean, basoen mugetako belarretan, edo bide ertzean dauden txilarren azpian. Urria.[5]
Banaketa eremua
aldatuMundu osoan Afrika, Ekialde Hurbila, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asia izan ezik.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 126 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 200 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 397 or. ISBN 84-282-541-X (T. 3). ISBN: 84-282)-0538-8 (O.C)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 112 or. ISBN 84-282-0865-4..