Ezkila lorea, txilin-belarra edo txirin-lorea (Campanula) kanpanulazeoen familiako landare fanerogamoen genero bat da. Izena latinetik dator (latinez Campanula: ezkila txikia).

Ezkila-lore
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaCampanulaceae
SubfamiliaCampanuloideae
Generoa Campanula
Azpibanaketa
Ikusi testua

Generoak 473 espezie eta hainbat azpiespezie hartzen ditu barnean, eta Ipar hemisferioko eskualde epeletan hazten dira. Gehienak urterokoak dira, baina badira bi urtez behingoak eta iraunkorrak ere. Tamainari dagokionez, 5 cm-ko garaiera (eskualde artikoetan) edo tenperatura altuagoko eskualdeetan 2 m-ko garaiera izan dezakete.

Loreek ezkila-formako korola dute, eta urdinak, zuriak edo arrosak dira. Espezie batzuk apaingarri modura landatzen dira. Fruitua barnean hazi ugari dituen kapsula bat da. Campanula generoko espezie zenbait lepidoptero batzuen larben elikagai dira.

Neguaren bukaeran izaten du lorea. Basoetan eta belardietan hazten da.[2]

Espezie hautatuak aldatu

Generoak 473 espezie ditu, tartean:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu