Ez da posible (abestia)

Ruper Ordorikaren abestia

Ez da posible Ruper Ordorika oñatiar musikariaren abestia da. 1990an izen bereko Ez da posible diskoaren barnean kaleratu zuen. Kantuan Ruperrek Josu Muguruzarekin izandako topaketa bati eta ondorengo gertakariei egiten die erreferentzia (Josu 1989an hil zuten Madrilen).[1] Bestalde, kantuari izena ematen dion espresioa Lazkao Txikiri hartu omen zion Ruperrek, Xalbador hil zela jakin zuenean erran omen zuena, hain zuzen.

Erreferentziak

aldatu
  1. Biain, Aitor. «Ezin sinetsizko gertakari hura» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-05-12).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.