Ireki menu nagusia

Exopterygota batzuetan Hemipteroidea edo Hemipterodea intsektuen barneko Neopterako goiorden bat da, ziurrenik parafiletikoa. Metamorfosi sinple edo ez-osoa duten guztiak biltzen ditu. Hau da, ninfa eta imago etapetan antzekoak diren intsektuak, eta pupa faserik ez dutenak. Intsektu hemimetaboliko ere esaten zaie.

Exopterygota
Karbonifero-gaur egun

Coptotermes formosanus shiraki USGov k8204-7.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
Goiordena Exopterygota
Ordenak

Ez dirudi taldea monofiletikoa denik, duten gauza komun bakarra metamorfosi hori baita eta hori karaktere plesiomorfikoa da. Ez dute beste apomorfiarik. Paleoptero talde polifiletikoak ere metamorfosi hau izaten du, baina ezin dituzte hegoak abdomenaren gainean jarri.