Exobasidium rhododendri

Exobasidium rhododendri Exobasidiaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Exobasidium rhododendri
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaExobasidiomycetes
OrdenaExobasidiales
FamiliaExobasidiaceae
GeneroaExobasidium
Espeziea Exobasidium rhododendri

Deskribapena

aldatu

Karpoforoa: 1 eta 4 cm bitartekoa. Haragi zukutsua, harro samarra, flexiblea, globo-itxurakoa, konkor irregularrekin, kuku-sagar forman. Orban zuriekin, horiekin, gorriekin edo berdeekin.

Himenioa: (kanpoko azalera). Iletsu samarra, zuria.[2]

Etimologia: Rhododendri epitetoa latinetik dator, errododendro esan nahi duen rhododendri hitzetik. Errododendroetan hazten delako.

Jangarritasuna

aldatu

Interes gastronomikorik gabea.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udan eta udazkenean. Mendian, errododendro (Rhododendron ferrugineum) landarearen parasito tipikoa, non ugari hazten den. Kuku-sagar itxuran agertzen da, beraz, intsektu baten hargunearekin nahas daiteke.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Alaska, Kanariak, Svalbard, Europa, Errusia, Hego Korea, Japonia, Australia.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 631 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. Exobasidium rhododendri: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu