Exidia nigricans Auriculariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du nahikoa haragi sukalderako. Gainera, bere haragiaren ehundura gelatinakara da.

Exidia nigricans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAuriculariales
FamiliaAuriculariaceae
GeneroaExidia
Espeziea Exidia nigricans
P.Roberts, 2009

Sinonimoak: Tremella nigricans, Exidia plana,Tremella plana.

Deskribapena

aldatu

Fruktifikazioak: Zerebro itxura duten konplexu gelatinakarak, 30 mm luze eta 5 mm zabaleko gehienezko hedadura dutenak. Oso kolore ilunekoak, ia beltza, batzuetan isla urdinxkekin. Exidia genero osoaren birsortzea ura azkar xurgatzean datza, lehorte garaiko uzkurdura uzteko hantura.[2]

Jangarritasuna

aldatu

Ez du interes gastronomikorik.

Nahasketa arriskua

aldatu

Antzeko kolore beltzaxka duten antzeko Exidia batzuk: Exidia glandulosa (forma zanpatu irregularrekoa, zati beltz gelatinakaratan hausten da). Recisa eta truncata. Tremella mesenterica, kolore horikoa, zerebro gelatinakara itxurakoa.[3]

Sasoia eta lekua

aldatu

Urte osoan zehar, nahiz eta hezetasunean zabaldu eta distiratsu bihurtzen den. Saprofitoa, hostozabalen eroritako adarretan, batez ere haritzenetan. Batzuetan zaila izaten da egurrari atxikita dagoen onddo hau ikustea.

Banaketa eremua

aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Bolivia, Europa, Errusia, Mongolia, Zeelanda Berria.[4]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 521 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  3. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología. fichas micológicas, Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  4. Exidia nigricans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu