Eva Guillamón

albacetear diziplina anitzeko artista, dokumentalgilea, kantaria, idazlea eta dramagilea
Eva Guillamon» orritik birbideratua)

Eva Guillamón (Albacete, Gaztela-Mantxa, 1978ko martxoaren 29a) albacetear diziplina anitzeko artista, dokumentalgilea, kantaria, idazlea eta dramagilea da, De la Guerra lanaren egilea, Habanako[1] (Kuba) Dramaturgia Femeninoaren Nazioarteko VI. Biurtekoan saritua.[2][3][4]

Eva Guillamón

Bizitza
JaiotzaAlbacete1978ko martxoaren 29a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Karlos III.a Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, antzerkigilea, abeslaria, dokumentalgilea, gidoilaria eta poeta
Enplegatzailea(k)EsRadio
evaguillamon.com

Biografia aldatu

Guillamonek Dokumentazioa ikasi zuen Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatean (1996-2000) eta Ikusizko Arteak Madrilen, Parisen eta New Yorken, eta argazkigintzan espezializatu zen New Yorkeko Nazioarteko Argazki Zentroan. 2005ean, New Yorken zegoela, antzerki esperimentaleko espazioetan zuzendari eszenikoekin lan egin zuen. Dramaturgia ikasi zuen RESADen, Madrilgo Arte Dramatikoko Errege Eskolan (2006-2011).

Lan ibilbidea aldatu

1998. urteaz geroztik, hedabideetan lan egiten du hainbat arlotan, eta argazki-kazetari, gidoilari eta aurkezle gisa egiten duen lana nabarmentzen da.[5] 2009. urteaz geroztik, Es Radio katean Es Sexo irratsaioa sortu eta aurkeztu zuen 2018ra arte. Saio horrek 2011n Espainiako Irrati-akademiaren Entretenimendurako Gaueko Programarik Onenaren aintzatespena jaso zuen.[6]

2017. urteko uztailean, Madrilgo Errege Antzokian (Madril) Somos naturaleza haurrentzako kantata estreinatu zen. Guillamonek liburuxka idatzi eta zuzendaritza eszenikoa ere egin zuen.[7] Thyssen Bornemisza museorako, educaThyssen izeneko proiektuaren barruan, ibilbide musikalak eszenaratu ditu, hala nola, Perpetuum Mobile[8] (2019-2020).

Irakasle gisa, AECID Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarekin lankidetzan antolatutako ekoizpen erradial eta irrati antzerki tailerrak eman ditu El Salvadorreko Espainiako Kultur Etxean.[9] Arte Dramatikoko irakasle aritu da Katarina Gurska Goi Mailako Zentroko Instrumentu Bakarlariaren Masterrean.

Dramagilea eta poeta

Guillamonek konpromiso soziala adierazten duten proiektuetan hitza lantzen du idatzita, hitz eginda edo kantatuta, baita argazkia ere. Hala, Si en la ciudad la luz lanean, Guillamonek hiriaren eta giza harremanen etorkizun harrigarria azaldu zuen.[10] 2011n antzerkigile, zuzendari eta interprete eszeniko gisa finalista izan zen Houstongo Opera Garaikideko Jaialdian, Noticias del silencio. El mono lanarekin. 2013an De la Guerra lana ere saritua izan zen Habanako (Kuba) Emakumeen Dramaturgiaren Nazioarteko VI. Biurtekoan.[11] Dramaturgiari buruzko hitzaldi eta mintegietan parte hartzen du, esaterako, Escenarios de crisis: dramaturgas españolas en el nuevo milenio.[11]

2020an Quiero oírte decir mi nombre poema-liburua argitaratu zuen.

Dúa de Pel folklore-bikotea

 
Dúa de Pel folklore-bikotea: Eva Guillamon eta Sonia Megias

2014. urtean sortu zuen Dúa de Pel izeneko literatuta-musika bikotea Sonia Megias musikagile eta artistarekin.[12] Bikotea ikerketa eszeniko performatiboko proiektu bat da, kultura-aniztasun etnikoa eta gaur egungo musikaltasuna sustatzen dituena, mundu osoan zehar egindako bidaietan aurkitutako tresna etnikoak erabiliz.[13] Dúa de Pel-en emanaldiak ikusi ahal izan dira Madrilgo Errege Antzokian (2018), New Yorkeko Juilliard Eskolan, Londresko Britainiar Museoan, Shangaiko Culture Square Theater-en, Shengzhouko (Txina) Yue Opera Town delakoan edo Japoniako Cervantes Institutuan.[14][15] Gillamonek Dúa de Pel-ek kantatutako poesia-testuak idazten ditu. Beste interpretatzaile batzuentzat ere idazten ditu. Testu horiek eguneroko errealitatetik zein eguneroko albisteetatik sortzen diren testuak dira.

Argitalpenak aldatu

  • 2009an Si en el ciudad la luz lanak Madrileko Komunitateko Dramaturgia Beka jaso zuen.
  • 2011n Noticias del silencio. El mono. Finalista izan zen Houstongo Opera Garaikideko Jaialdian.
  • 2013an De la Guerra. Alarcos argitaletxea, Kuba. Italierarako itzulpena: Metec Alegre Edizioni.
  • 2017n Somos naturaleza.[16] Kantata. Madrilgo Errege Antzokian.[17]
  • 2019-2020 aldian, Perpetuum Mobile Madrilgo Thyssen-Bornemisza Museoa. Eszenaratzea.[8]
  • 2019an Quiero oírte decir mi nombre.[2]

Aintzatespenak aldatu

  • 2009an Si en el ciudad la luz lanak Madrileko Komunitateko Dramaturgia Beka jaso zuen.
  • 2011n Es Sexo (Es Radio katean 2009tik 2018ra). Espainiako Irratiaren Akademiako entretenimenduko gaueko programarik onena.
  • 2013an De la Guerra, Emakumeen Dramaturgiaren Nazioarteko VI. Biurtekoan saritua, “La Escritura de las Diferentes”, Habana, Kuba.[3][1][4]
  • 2018an Guillamon Escenarios de crisis. Dramaturgas españolas en el nuevo milenio lanaren dramagileeetako bat da, Connecticuteko Unibertsitatea eta Benilde argitaletxea.[18]

Erreferentziak aldatu

  1. a b ISA, Universidad de las Artes. (4 de marzo de 2013). Acoge La Habana a VI Bienal Internacional de Dramaturgia Femenina. .
  2. a b Segovia, El Día de. (8 de febrero de 2020). «Una artista polifacética con unas fuertes raíces» El Día de Segovia.
  3. a b La VI Bienal de Dramaturgia Femenina, 2013. La Escritura de la Diferencia. .
  4. a b «Bienal internacional de dramaturgia femenina en La Habana» CubaSí 9 de enero de 2013.
  5. Barilli, Ayanta. (24 de enero de 2017). «Es Sexo: Venganzas» esRadio.
  6. «Gen.Esix. Clonación» www.contextoteatral.es.
  7. «Una cantata de 120 niños para la Semana de la Ópera en el Teatro Real» eldiario.es.
  8. a b «Actividad - Recorridos musicales: Perpetuum mobile» EducaThyssen.
  9. Tomada, La Radio. (7 de abril de 2015). «Talleres de producción radial y radio teatro» laradiotomada.cc.
  10. Anagnórisis. Revista de investigación teatral, nº. 19, junio de 2019 Págs. 198-203, ISSN: 2013-6986. .
  11. a b «El Centro de Documentación de las Artes Escénicas presenta 'Escenarios en crisis' sobre la dramaturgia femenina» La Vanguardia 12 de noviembre de 2018.
  12. «Actividades culturales del Instituto Cervantes» cultura.cervantes.es.
  13. «Dúa da Pel» Doce Notas 11 de septiembre de 2019.
  14. «La riproposta - Dúa de Pel - 20/10/18» RTVE.es 20 de octubre de 2018.
  15. «Dúa de Pel presenta su primer trabajo discográfico en el Teatro Real» Melómano Digital - La revista online de música clásica 27 de septiembre de 2018.
  16. «English language broadcast - 'Somos Naturaleza', Sonia Megías & Eva Guillamón - 04/08/17» RTVE.es 4 de agosto de 2017.
  17. «Somos Naturaleza: donde todo empieza» www.teatroreal.es.
  18. LIBROS DESCARGABLES – BENILDE Editorial. .

Kanpo estekak aldatu

Eva Guillamonen webgune ofiziala Literaturaren, antzerkiaren eta teknologia berrien semiotika ikertzeko zentroaren XXV. Nazioarteko Mintegia. Dramaturgoen mahaia. UNED. Madril, 2016ko ekaina. Perpetuum mobile, musika-ibilbideak, Thyssen-Bornemisza Museo Nazionala.