Euskaltzaindiaren egoitza

Euskaltzaindiaren egoitza Bilboko zazpi kaleen barnean aurkitzen dugun eraikina da, Plaza Barriko 15. zenbakian hain zuzen ere. Eraikin honen jabetza Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio eta 1985 urtetik hona euskaltzaindiak sede bezala erabiltzen du. [1]

Euskaltzaindiaren egoitza
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Zazpikaleak
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′34″N 2°55′22″W / 43.259464°N 2.922667°W / 43.259464; -2.922667
Map
ErabiltzaileaEuskaltzaindia
Ondarea
EJren ondarea758

Historia aldatu

Plazaren proiektua 1786an taxutu zen eta 1790ean eman zen eraikuntza hasteko baimena, baina hainbat gorabehera tarteko (Iberiar Peninsulako gerra), 1829. urtean hasi ziren eraikitzen. Plaza Barriko eraikina 1851 urtean inauguratu zen.[2]

1918an, Euskaltzaindia sortu zelarik, Erribera kaleko etxe alokatu batean ezarri zen sedea edo egoitza nagusia, 1985 arte. Garai hartan Banco de Bilbao entitatearen jabetza zen Plaza Barriko eraikina. Bizkaiko administrazio bulegoak izanak ziren bertan 1901 arte, eta hotel bat ere izan zen 1933 arte[3].

1978an Euskaltzaindia egoitza egokiago baten bila ari zen, Erriberako egoitza ez baitzen egokia. Euskaltzaindiaren hasierako asmoa gaur egun Bilboko Aurrezki Kutxaren bulegoak direnak erabiltzea zen (lehen Banco de Españaren ordezkaritza zena), baina ezin izan zen asmoa gauzatu. 1982an Plaza Berriko eraikina erosteko pausoak ematen hasi zen Bizkaiko Foru Aldundia, eta 1984an Euskaltzaindiak lehen bilera egin zuen bertan. 1985tik aurrera Euskaltzaindiari utzi zitzaion ofizialki eraikina[3][1].

2014an Bizkaiko Foru Aldundiak 30 urterako luzatu zuten eraikinaren erabilerari buruzko akordioa[4][5].

Estiloa aldatu

Garaiko izpiritu ilustratuaren adibide ona da. Hareharriz eraikia da eta purismo neoklasiko erromatarra deritzonaren eredua jarraitzen du[2]. Eraikinaren estiloa funtzionala da, zutabe doriarrek eutsia eta hiru solairukoa da, arkupeak ere badituelarik.

Fatxadan soilik ikus daitezke zenbait apaingarri. Goiko aldean Bizkaiko armarria ikus daiteke, gainontzekoan eraikinak atxikitzen duen horizontaltasuna hautsiz. Armarriaren azpian frontoia ikus daiteke, erlojua eta Euskaltzaindiaren inskripzioarekin. Frontoia lau zutabe joniarrek eutsia da.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. https://elpais.com/ccaa/2014/11/27/paisvasco/1417117265_039855.html
  2. a b http://www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/eu/edificios-emblematicos/plaza-barria
  3. a b Arana Martija, Jose Antonio. (1991). Euskaltzaindiaren Egoitza Honen Historia. Euskaltzaindia.
  4. «Bizkaiak Euskaltzaindiaren egoitza uzteko akordioa berritu du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).
  5. Press, Europa. (2014-09-11). «Bizkaia renueva por otros 30 años la cesión de la sede de Euskaltzaindia» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-09-21).

Kanpo estekak aldatu