Euskaldunberri plaza (Gasteiz)
Gasteizko Alde Zaharreko plaza bat
Gasteizko Euskaldun berri plaza Alde Zaharrean dago. Euskaldun berrien omenezko plaza da.
Euskaldunberri plaza (Gasteiz) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′23″W / 42.84978°N 2.67316°W |
Kokapena
aldatuFrai Zacarias Martinez kaleak eta Harategi kantoiak bat egiten duten tokian dago, Eskoriatza Eskibel jauregiaren ondoan.
Historia
aldatu2016eko abenduaren 3an, Euskararen Egunean, eman zion Gasteizko Udalak izen hau Eskoriatza Eskibel jauregiaren aurrean dagoen plazari, "euskara ikasteko eta biziberritzeko lan egin duten gasteiztarrak omentzeko"[1].
Azpiegiturak
aldatu650 metro koadro inguruko plaza laua da. Sarbide bakarra du, Frai Zacarias Martinez kaletik 3 eskailera-maila igota. Hegoaldean jauregia dago, mendebaldean harresia, iparraldean Harategi kantoia eta ekialdean Frai Zacarias Martinez.