Euskaldun berri

lehen hizkuntza erdara izanik, euskaraz ondo ulertzen eta hitz egiten duen pertsona
Euskaldunberri» orritik birbideratua)

Euskaldun berria lehenbiziko hizkuntza erdaraz ikasi eta haurtzaroa ondoren euskaraz ikasi duen euskalduna da, alegia, haurtzaroan familia ala eskola bidez ama hizkuntza gisa ikasi ez duen edo ikasi ahal izan ez duen euskalduna.

Alderantziz, euskaldun zaharra familia transmisio bidez edota erdaldun familia izan ez arren, eskolan haurtzaroan lehen hizkuntza gisa ikasitako euskalduna da, ondoren edota euskararekin batera beste erdal hizkuntzak ikasita.

Emendatzea aldatu

 
Euskara[Betiko hautsitako esteka] ikasteko Euskalduntzen metodo berritzailea (1972).[1]

1980ko hamarkadatik aurrera heldu asko eta askok euskara ikasi du, horiek dira euskaldun berriak. Euskaltegi izena esleitu zien helduak euskalduntzea helburu zuten ikastegiei. Ordu arte eskolak erdaraz izaten ziren maiz, eta oso ikuspuntu erabat gramatikalaz bideratuak. Harrezkero eskola guztiak euskaraz emateten dira, elkarrizketa eta komunikazioa sustatuz. Euskalduntzen eta Hitz egin! euskara ikasteko liburuek hobekuntza nabaria ekarri zuten. Euskaldunen kopuru handia osatzen dute gaur egun euskaldun berriek, nagusiki erdara nagusi den eremu eta hiriguneetan, Euskaldun berriaren balada abestiko Barakaldon bezala. XXI. mendearen hasieratik beste herrialdeetako etorkinen iritsierarekin berriro indartu da euskalduntzearen beharra.

« “Barakaldokoa naiz eta ez daukat paro obrero…”. Testu bikaina, benetan. Hamar urtez aritu nintzen Barakaldon euskarazko eskolak ematen gau eskoletan, AEKn eta HABEn, eta banekien zer suposatzen zuen nere herriko erdaldun batentzat horrelako erronkari aurre egiteak. »

—Joseba Martin[2]

Euskaldun berrien seme-alabak, jada gurasoengandik euskararen transmisioa berreskuratu eta lehen hizkuntza dutenez, euskaldun zaharrak dira. Aldiz, euskaldun zaharren seme-alabak izan eta haiek irakatsi ez edota ikasi ahal izan ez izanaren ondorioz, euskararen familia transmisioa eten ondoren, euskaltegi edo ikastetxeetan bigarren hizkuntz gisa ikasitakoak euskaldun berriak dira.

Aitortza aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu