Euskal Herria Kirola (EHK) Euskal Herriko hainbat kirolarik 2009ko abenduan sortutako elkartea da. Helburu nagusitzat du kiroletan Euskal Herri eremuko txapelketa, liga, kopa edo antzerakoak antolatzea, batetik, eta Euskal Herriko selekzioa nazioartean onartua izatea, bestetik.

Euskal Herria Kirola
Sorrera2009
EremuaEuskal Herria
Webguneahttps://www.ehkirola.eus

Sorrera

aldatu

2009ko Gabonetan, Euskal Herriko Kirolariok kirolari elkarteak Kirolhaerria jaialdia antolatzea erabaki zuen. Anoetako belodromoan (Donostia) egin zen jaialdia, ordu arte egindako hainbat biltzarren emaitza gisa. Jaialdi hartan, aldarrikapena eta kirola uztarturik, 7.000 pertsona inguru bildu ziren, eta hainbat modalitateko euskal herritar kirolarien 2.000 atxikimendu baino gehiago lortu ziren.

Ekitaldian, manifestu bat irakurri zen. Manifestu horretan, Euskal Herri osoko kirol egitura propioaren inguruan zegoen demanda sozialari erantzungo zion antolaketa-egitura bat sortu beharra eta kirol guztietan nazioarteko ordezkaritza ofiziala lortu beharra aldarrikatu zen.

Jaialdiaren bukaeran, kirolari guztiak agertokira igo ziren, Jose Angel Iribar eta Inaxio Kortabarria futbolari ohiak, ikurrina lagun, buru zirela. Horrela, gogora ekarri zen 1975. urtean, Atotxako derbian, gure ikurrina legalizatu aurretik zabaldu zen irudia. Horrela sortu zen Euskal Herria Kirola, euskal kirolarietatik eta jaialdi horretan adierazitako konpromisotik sortutako erakundea.

Helburuak

aldatu

Kontuan harturik Euskal Herria, gaur egun, estaturik gabeko nazioa dela, Euskal Herria Kirolak, “Kirol kontseilu nagusiaren” baliokide papera izango luke. Hau da, edozein estatutan kirol nazionala arautzen eta antolatzen duen instituzioaren baliokide. Euskal Herria Kirola erakundearen jardun-eremua, Euskal Herriko 7 lurralde historikoetara zabaltzen da, eta horrela, erakunde honek, egungo hutsuneak betetzea du helburu.

Euskal Herri mailako antolaketak

aldatu

Aurretik aipatutako egoera administratiboa dela eta, gaur egun zaila da Euskal Herria aintzat hartzea kirol ligetan, kopetan eta txapelketetan. Hori errotik aldatzeko, Euskal Herria Kirolak dei egin die Euskal Herriko kirolariei edo kirol taldeei, lurralde guztiak aintzat hartuko dituzten txapelketetan parte har dezaten. Horretarako, Euskal Herria Kirolak kirol bakoitzerako formatu egokienak aztertu eta antolamenduak sortuko lituzke, betiere jada kirol horietan eta filosofia berdinarekin lanean hari den jendearekin lan eginez.

Nazioarteko onarpena lortzea

aldatu

Euskal Herriko selekzioak nazioarteko lehiaketetan onartuak izatearen aldeko jarduera irmoa garatzea, eta Euskal Herriko kirolariek eta klubek Europako eta munduko txapelketetan zuzenean parte hartzea ahalbidetze bidean lan egitea. Horretarako, horien parte-hartzea zuzenean nazioarteko federazioekin kudeatuz, eta hori posible ez denean, nazioarteko txapelketa alternatiboak antolatuz. Gure gizartearekiko, zerbait antolatzen dugun momentutik ofizialak bilakatzen gara, beraz gauzak antolatuz, nazioartekotasuna lortzeko estrategia landuko dugu.

Emakumezkoen kirola indartzea

aldatu

Nahiz eta pixkanaka emakumezkoen kirola indarra hartzen ari den, oraindik ere luzea da egin beharreko bidea. Gaur egun, kirol gutxi daude non emakumezkoak eta gizonezkoek maila berean tratatzen diren. Gizartea aldatzen doan heinean aldatuko da kirolean ere emakumezkoekiko errespetua, baina agian kiroletik hasi behar dugu gizartea eraldatzen eta horretarako lanketa zehatz bat martxan jartzea du helburu Euskal Herria Kirolak. Orain arteko pausuetan argi geratu den bezala, momentu oro emakumezkoak eta gizonezkoak maila berean jarriz.

Euskal Herriko Txapeldunaren figura sustatu

aldatu

Euskal kirolari edo taldeen palmaresa aztertzeko orduan, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako, Iparraldeko eremu administratiboetako edo Espainia nahiz Frantziako txapelketak agertzen dira. Hori horrela izanik, Euskal Herria Kirolak beharrezko ikusten du Euskal Herriko txapeldunaren figura sortzea eta kirol bakoitzean sari hori nork jaso erabakitzeko txapelketak sortzea.

Ekimenak

aldatu

Euskal Herria Kirola elkarteak honako ekimen hauek antolatzen ditu:

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.