Euskal Duatloia
Herri kirol konbinatuen lehiaketa
Euskal Duatloi Saria herri kirol proba konbinatua da, hiru ariketaz osatzen dena, bi aizkora saio eta korrika saio bat. 2022an izan zuen aurreneko ekitaldia.
Euskal Duatloia | |
---|---|
Antolatzailea | Aiztondo-Oarso Herri Kirol Kluba |
Sorrera | 2022 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Azpeitiko zezen plaza |
Lana | Bi proba
|
Garaipen gehien | Ugaitz Mugertza (2) |
Txapelduna | Ugaitz Mugertza (2024) |
Lanak
aldatuKanporaketan
aldatu- 45 ontzako etzandako bi enbor ebaki
- 2 kilometro korrika egin
- 45 ontzako zutikako bi enbor ebaki
Finalean
aldatu- 45 ontzako etzandako lau enbor ebaki
- 4 kilometro korrika egin
- 45 ontzako zutikako lau enbor ebaki
Historia
aldatu2022ko urtarrilaren 6an jokatu zen lehenengo ekitaldia. 9 kirolarik hartu zuten parte[1] eta Ugaitz Mugertza izan zen txapelduna[2].
2023an, aldiz, arrakasta handiagoa eduki zuen txapelketak. 21 kirolarik parte-hartu zuten sailkapen-saioan, eta handik sei kirolarik eman zuten finalerako urratsa. Eneko Saralegi izan zen irabazlea[3].
2024an Ugaitz Mugertza izan zen berriz txapelduna, baina ez zuen lortu 2023an ezarritako errekorra hobetzerik.
Palmaresa
aldatuUrtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena | Irabazlearen denbora |
---|---|---|---|---|
2022 | Ugaitz Mugertza | Arkaitz Jauregi | Eneko Saralegi | 32:31 |
2023 | Eneko Saralegi | Ibai Soroa | Suharri Rodriguez | 30:35 |
2024 | Ugaitz Mugertza | Oier Kañamares | Arkaitz Jauregi | 31:56 |
Erreferentziak
aldatu- ↑ «I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-05).
- ↑ «Ugaitz Mugertzak irabazi du I. Euskal Duatloia - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-06).
- ↑ «Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia - Azpeitia» Urolakosta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-21).