Azpeitiko zezen plaza
Azpeitiko zezen plaza Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen zezen plaza da. Herrigunean dago, Idai-Ederren ertzean. Hirugarren kategoriako zezen plaza da, eta 4.000 ikuslerentzako edukiera du. 1903an inauguratu zuten. Azpeitiko Udala da jabea, eta Azpeitiko Zezen Plazako Zezenketa Batzordeak kudeatzen du.
Azpeitiko zezen plaza | |
---|---|
![]() Aizkolaria Azpeitiko zezen plazan, XX. mendearen lehen erdian. | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Azpeitia |
Koordenatuak | 43°11′N 2°16′W / 43.18°N 2.26°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1903 |
Arkitektura | |
Zezenketak
aldatuBertan ospatu ohi den zezenketa nagusia San Inazio jaietakoa da[1], uztaileko azken eguna den San Inazio eguna eta abuztuaren hasierako egunetan, baina udaberri aldera ere zezenketak antolatzen dira. Azpeitiko zezen plazan, Debako Jose Ventura Laka zezenketariaren omenez, hirugarren zezena hiltzean musika bandak Aldalur konposatzailearen Zortziko doinua jotzeko ohitura dago[2].
Herri Kirolak
aldatuZezenketez gain, ohiko herri kirol apustu eta lehiaketak ere egin ohi dira. Aipatzekoak dira besteak beste:
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Zezenzale Batzordeak zehaztu ditu saninazioetako zezenketen egunak eta ganadutegiak - Azpeitia» Urolakosta.eus (kontsulta data: 2024-04-21).
- ↑ r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-08-16). «Azpeitiko Zezen Plaza» turismoa.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-04-21).
- ↑ «Euskal pentatloia jokatuko dute zezen-plazan irailaren 29an - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2024-04-21).
- ↑ «I. Euskal Duatloia jokatuko dute ostegunean herriko zezen plazan - Azpeitia» uztarria.eus (kontsulta data: 2024-04-21).