Eulalia Vicenti

madrildar kazetaria eta emakumeen eskubideen aldeko politikaria

Eulalia Vicenti Díez de Tejada, (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1884Porto, Portugal,1979) madrildar kazetaria, emakumeen eskubideen aldeko politikaria eta idazlea izan zen.[1]

Eulalia Vicenti

Bizitza
JaiotzaMadril, 1884
Herrialdea Espainia
HeriotzaPorto, 1979 (94/95 urte)
Familia
AitaAlfredo Vicenti
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta politikaria

Biografia aldatu

Eulalia Taboada Díez de Tejada, Luis Taboada Cocaren alaba naturala izan zen. 1906an Taboada hil zenean, Alfredo Vicentik alabatzat hartu zuen.

Ibilbidea aldatu

Errepublikan, Manuel Azañak 1925ean sortutako Ekintza Errepublikanoa talde politiko aurrerakoiko kidea izan zen.

Kazetaria, politikaria, ekintzailea eta feminista izan zen. Prentsa errepublikanoan lagundu zuen, emakumeen eskubideak defendatuta. Luz egunkarira idatzi zuen, Concepción Arenalen irudiarekin posta zigilu bat kaleratzeko eskatuz.[2][3]

Cultura integral y femenina aldizkarian artikuluak argitaratu zituen, mugimendu feminista intelektual errepublikanoko emakumezko buruzagiek, klase ertaineko profesionalek, abokatuek, katedradunek, idazleek edo kazetariek sortutakoak. Horietako batzuk logia masonikoetan sartu ziren, eta diputatuen aktak lortu zituzten, hala nola Clara Campoamor. Aldizkari horrek, kulturaren eta ezagutzaren bidez, emakumearen emantzipazioa lortu nahi zuen.[4]

1936ko ekainean, Fronte Popularrak garaipena lortu ondoren, Eulalia Vicenti, Luisa Carnés, María Teresa León, Elena Fortún, Matilde Ras eta garai hartako beste intelektual batzuk, 1931ko urriaren 1ean emakumeen botoa lortzeagatik eta emakumeen eskubideen defentsarengatik Clara Campoamorri egindako omenaldian parte hartu zuen.[5][6]

"Emakumeen botoa ematea sustatu eta emakumearen eskubideen defendatzaile sutsua izan zenez, omenaldi bat egingo zaio Clara Campoamori. Liburuxka bat argitaratuko da, eta han jasoko dira Unión Republicana Femeninoko presidenteak behin eta berriz Gorteetan egindako esku-hartzeak, sexu baten eta bestearen berdintasun politikoa eta zibila eztabaidatzean. El Sol (Madril), 1936ko ekainaren 11, 4. or.: “Liburuxka baten argitalpena. Clara Campoamorri omenaldia”

Kanpo Harremanetarako Batzordeko idazkaria izan zen Emakume Iberiar eta Hispanoamerikarren Nazioarteko Ligan (1932) .

1979an hil zen Portugaleko Porto hirian. Haren ondorengoen artean Jorge Chaminé, baritonoa, Unescoren Giza Eskubideen dominaduna eta CEMen lehendakari sortzailea dago.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu