Eulàlia Reguant

politikari espainiarra

Eulàlia Reguant i Cura (Bartzelona, Katalunia, 1979) kataluniar politikaria, matematikaria eta ekintzaile politikoa da. Kataluniako Parlamentuko diputatua izan zen 2015eko urriaren 26tik 2017ko urriaren 11ra Herri Batasun Hautagaitza - Dei Eratzailea koalizioarekin Bartzelonako barrutian aurkeztuta. Gaur egun Bartzelonako Udaleko zinegotzia da CUP-Capgirem koalizioarekin eta 2018ko otsailetik Herri Batasun Hautagaitzako Idazkaritza Nazionaleko kidea da.

Eulàlia Reguant

(2021)
Ahotsa

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2021eko martxoaren 12a - 2023ko irailaren 18a - Mar Ampurdanès i Gutiérrez
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2021eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak

Bartzelonako Udaleko zinegotzia

2017ko uztailaren 21a - 2019ko ekainaren 15a
Josep Garganté i Closa (en) Itzuli

Kataluniako Parlamentuko diputatua

2015eko urriaren 26a - 2017ko urriaren 11 - Xavier Safont-Tria i Ramon (en) Itzuli
Barrutia: Bartzelona
Hautetsia: 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEulàlia Reguant i Cura
JaiotzaBartzelona1979ko irailaren 19a (44 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea : matematika
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta ekintzaile soziala
Lantokia(k)Bartzelona
KidetzaIntersindical-CSC (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herri Batasuneko Hautagaitza

IMDB: nm7644156 Twitter: aramateix Mastodon: aramateix@mastodon.social Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Matematikan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Setem eta Associació Justícia i Pau-en egin du lan. Gaur egun, Lafede.cat-Organitzacions per a la Justícia Global egiten du lan. Finantza etikoetan aditua, Associació Fiare Catalunyako eta Sant Antoni auzoko Ateneo Layreteko bazkidea da.

2015eko udal hauteskundeetan Herri Batasuneko Hautagaitzaren 4. postuan joan zen Bartzelonarako hautes-zerrendan.

2015eko Kataluniako Parlamenturako hauteskundeetarako Herri Batasun Hautagaitza - Dei Eratzailea koalizioko hautagaia izan zen Bartzelonako barrutitik aurkeztuta. Eserlekua lortu eta XI. legegintzaldiko diputatua izan zen.