Eudoxo Knidokoa (antzinako grezieraz: Ευδοξος; Knido, egungo Turkia, K.a. 410K.a. 355) greziar filosofo, astronomo, matematikari eta medikua izan zen, Platonen ikaslea. Haren lanik batere ez da gaur egunera iritsi; ezagutzen ditugun aipatze guztiak bide ez zuzenetik datozkigu, hala nola astronomiari buruzko Aratoren poema.

Eudoxo Knidokoa
Bizitza
JaiotzaKnidoK.a. 410
HerrialdeaHexapolis doriarra
HeriotzaKnidoK.a. 355 (52/53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Arkitas
Philistion of Locri (en) Itzuli
Platon
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, idazlea, filosofoa eta geografoa

Eudoxo izan zen lehenengoa matematika-modeloan oinarritutako planeta-modeloa azaldu zuena, horregatik matematika-astronomiaren aitatzat daukagu. Urtearen iraupena 365 egun eta 1/4 egunekoa zela kalkulatu zuen. "Esfera zentrukideen" bere teoria astronomia tradizionalaren abiapuntu da. Integralak determinatzeko balio duen lehenbiziko teknika sistematiko dokumentatua Eudoxoren exhauzio-metodoa da (K.a. 370 inguruan). Metodo horren helburua zen azalerak eta bolumenak kalkulatzea, azalera edo bolumena ezaguna duten formak kopuru infinitutan zatitzearen bidez.