Etxezarra Gasteizko Ariznabarra auzoan dagoen eraikina da, gaztelaniaz Casa de Napoleón edo Napoleonen Etxea ezizenaz ezaguna dena.

Etxezarra
Etxearen ikuspegia (atzean, handipen berria).
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°50′28″N 2°41′14″W / 42.841243°N 2.687293°W / 42.841243; -2.687293
Map

Historia

aldatu

1808an Bailénen menderatuak izan ondoren, frantziarrek ihes egin behar izan zuten. Bere anaia zen Joseph Bonaparte berriro Madrilgo tronuan kokatzeko, Napoleon Bonaparte enperadoreak berak Iberiar Penintsulara eraman zuen bere armada[1]

Gasteiztik pasatu zenean, 1808ko azaroaren 5 eta 9 bitartean, enperadorea orduan Fernando de la Cuesta bankariarena zen Etxezarran lo egin zuen[2]

Ekipamendu publikoa da gaur egun, gizarte-etxe bat, alegia. 2006-2009 urteen bitartean zaharberritu zuten, atzealdean handipen bat gehituz. Guztira 42 apartamentu babestu, 19 aparkaleku eta jatetxe bat egin zituzten.

2020an, Gasteizko Udalak bere lehen solairuaren erabilpena eskaini zion Euskaltzaindiari 25 urterako, akademiak 2021rik aurrera Arabako egoitza bertan izan zezan[3].

Erreferentziak

aldatu
  1. «Los fantasmas de la casa de Napoleón» Noticias de Álava: Gasteiz. 2006.[Betiko hautsitako esteka]
  2. Idazle, asko. (1963). Conmemoración de la batalla de Vitoria en su 150 aniversario. .
  3. Plazaberri, Euskaltzaindia. «Etxezarra etxea Euskaltzaindiaren Arabako egoitza izango da 2021eko urtarriletik aurrera» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-30).

Kanpo estekak

aldatu