Etxeandia Garardauak Euskal Herriko garagardogile bat da, egoitza Urdulizen (Bizkaia) duena. 2011ko otsailean hasi zen bere produktuak merkaturatzen. Garagardo artesanala ekoizten du, antzinako prozedura naturalak erabiliz.

Etxeandia Garardauak enpresaren produktuetako bat: Antsonekoa garagardoa.

Jatorria aldatu

Enpresa Euskal Herriko galdaragintza jardueran du jatorri; hain zuzen ere, galdaketarako ereduak egiten zituzten 1982 urtetik. Bigarren belaunaldiak, ordea, norabidea aldatu eta garagardoa ekoizteari ekin zion. Aro berri honen sustatzaile izan den Jon Etxeandiak gaztetandik izan zuen enologia, txakoligintza, sagardagogintza eta garagardogintzaren jakinmina. Edari horiek familiako etxean betidanik ekoizten ziren. 2011 urtean hasieran hasi ziren lehenengo frogak egiten eta otsailerako bazen lehenengo Etxeandia Garardaua botila kalean.

Produktu-lerroa aldatu

Produktu bakoitzak inguruko pertsonaia jakin baten izena darama. Pertsonaia, benetakoa nahiz mitologikoa izan, garagardo mota bakoitzarekin lotura du eta orokorrean fabrikaren eta banaketaren izaera lokala azpimarratzen du.

Antsonekoa: Ale indartsua. Gorrizka, 5-6º alkohol bitartekoa. Malta zapore nabarmena du. Bitsa zabala. Alemaniar lupuluak (Mittlefrüh motakoak) usain eta zapore loretsuak ematen dio.

Matxin Pirata: Urrezkoa (horia). Bere argitasunak duen indarra ezkutatzen du, alkohol maila 8º ingurukoa baita. Lupulu mingoztasun gutxikoa.

Mari: Argia (horia). Lager motakoa, 4-5º alkohol bitartekoa. Pilsen motako malta eta Nugget lupulu askorekin ekoizten da. Horrek mingostasun nabaria emoten dio. Freskagarria, arina, belar eta baza-ore zaporearekin.

Lamiak: Garizkoa. %40 gari malta eta %60 Pilsen motako garagar malta. Alkoholez arina (4º inguru).

Lauaxeta: Baltza. Zapore sakona. 7-8º Alkoholduna. 7 malta ezberdinekin eta hiru lupuluekin ekoiztua. Bitsa nabar indartsua.

Libe: Inguruko basaranekin (txarri-okaran) ondutako garagardoa. Gabonetarako soilik prestatu eta saltzen dena. Oso produkzio murritza du. 5º ingurukoa. Gozoa. Gorri-larrosa puntua hartzen du. Fruitu usain eta saporea nabarmena da. Lupulu gutxiduna.

Santa Cruz: Barley Wine motako garagardoa da. Baltza. 11 - 12º alkohola. Lupulu gitxi duelarik maltaren zaporeak nabari-nabariak dira. Karboniko gitxi duen garagardoa lodia da.

Kanpo estekak aldatu

Etxeandia Garardauak, webgune ofiziala. [1], Bloga