Ireki menu nagusia

Estiu 1993 (euskaraz 1993ko Uda) 2017ko Carla Simón kataluniar zinema zuzendariaren filma da. [1][2][3]

Estiu 1993
Equipo de Verano 1993.jpg
Jatorria
Argitaratze-data 2017
Jatorrizko izenburua Estiu 1993
Jatorrizko hizkuntza katalana
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa
Iraupena 96 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Carla Simón Pipó
Gidoigilea(k) Carla Simón Pipó
Antzezlea(k)
David Verdaguer
Paula Blanco
Isabel Rocatti

[[Kategoria:Paula Blanco Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Isabel Rocatti Itzuli antzeztutako filmak]]
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Katalunia
Kanpo loturak

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1993ko udan, bere gurasoen heriotzaren ondoren, sei urteko Frida Bartzelonatik Kataluniako landa-inguru batera joango da bizitzera bere izebarekin eta osabarekin bizi da, hauek izango baitira bere legezko tutoreak.[4]

Gidoia, errodaia eta produkzioaAldatu

Gidoia Carla Simón zuzendariak berak idatzi du eta bere bizitzan oinarrituta dago, bere haurtzaroa kontatzen du.

Estiu 1993, Inicia Films eta Acalon P.C. ekoiztetxeekin produzitu da, Ana Pfaff-en muntaia eta edizioarekin. Filmea Berlinaleko Script Stationen hautatua izan zen, eta zuzendariak Talent Campus izeneko programan parte hartu zuen. Gainera, gidoia aukeratua izan zen SGAE Fundazioaren sorkuntza laborategian, Frantziako Low Budget Film Forum de les Arcsen, Poloniako Ekran+ programan eta Media Sources 2 eta L'Alternatiba garapen programetan, besteak beste.

Errodaiak sei aste iraun zituen eta La Garrotxan izan zen.[5]

ArgumentuaAldatu

Gurasoak HIESagatik hil ondoren, sei urte dituen Fridak (Laia Artigasen interpretazioarekin) Bartzelona uzten du eta izeba osabekin landagunera doa bizitzera, 3 urteko Anna lehengusinarekin batera (Paula Roblesen interpretazioarekin). Fridak, adopziozko familiarekin bere lehenengo uda bertan pasatuko du, bertako ingurura egokitu bitartean. 1993ko udan zehar, Fridak bere minak onartzen eta izeba osabek aldiz, haurra alaba bat bezala maitatzen ikasiko dute.[6]

AktoreakAldatu

Alfabetikoki ordenatuta:

ErreferentziakAldatu

  1. (Gaztelaniaz) ‘Verano 1993’: El proceso creativo detrás de un éxito cinematográfico . Noiz kontsultatua: 2018-05-06.
  2. (Gaztelaniaz) Maestro, Miguel Ángel Martín (2017-07-09) «"Un lujo en una sala de Valladolid". Estiu 1993 (Carla Simón, 2017) - últimoCero | Noticias de Valladolid» últimoCero | Noticias de Valladolid . Noiz kontsultatua: 2018-05-06.
  3. (Gaztelaniaz) «"El cine me ha ayudado a entender el porqué de las cosas"» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2018-05-06.
  4. www.sansebastianfestival.com
  5. (Gaztelaniaz) «CVC. Rinconete. Cine y televisión. Ese «otro» cine español (18). «Verano 1993», de Carla Simón, por Jara Yáñez.» cvc.cervantes.es . Noiz kontsultatua: 2018-05-06.
  6. AlloCine Eté 93 . Noiz kontsultatua: 2018-05-06.

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.