Estitxu Villamor

euskal fisikaria

Estitxu Villamor Lomas (Gasteiz, Araba, 1987a) arabar fisikaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean fisikan lizentziaduna eta NanoGUNEn nanozientzian masterduna da. 2014ko abendutik fisikan doktorea da ingelesez idatzitako Spin korronte puruen injekzioa, garraioa eta manipulazioa alboko spin balbula metalikoetan (ingelesez: Injection, transport and manipulation of pure spin currents in metallic lateral spin valves) doktore-tesia aurkeztu eta gero.[1]

Estitxu Villamor
Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1987 (36/37 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria

2014ko CAF-Elhuyar sarietan aipamen berezia lortu zuen bere doktore-tesian oinarritutako Karga-garraiorik gabeko elektronika berria izenburuko dibulgazio-artikuluagatik.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. Villamor Lomas, Estitxu. (2015eko ekaina). «Karga-garraiorik gabeko elektronika berria» (pdf) Elhuyar zientzia eta teknologia (318 zkia.): 52-55 or. (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).
  2. Carton Virto, Eider. (2014ko maiatzaren 14a). «2014ko CAF-Elhuyar sariak gaur banatu dira» Elhuyar zientzia eta teknologia (Noiz kontsultatua: 2017ko abenduaren 25a).

Kanpo estekak

aldatu