Esteban Belasko
arabar eskultorea
Esteban Belasko (Gasteiz, Araba, 1550 – 1602) eskultorea izan zen. Gasteiz ondoko Zuhatzu herrian bizi zen. Arabako herri askotako elizako erretaulak egin zituen, euskal erromanismoaren eraginpean, eta sagrarioak, kalostrak eta hileta oroigarriak ere egin zituen. Haren erretauletan Juan Antxieta eskultorearen eragina antzematen da. Urterik emankorrenak 1573. eta 1596. urte bitartekoak izan zituen. Obra nagusiak: Arzubiagako santutegia (1573), Gasteizko Gazteluko erretaula nagusia (1577), Santa Klara komentua (1578, gaur egun desagertua), Santakarako erretaula (1578), Arriagako erretaula nagusia, Kristobal Martínez Alegriaren hilobia (1581, Gasteiz), Burguko santutegia (1583) eta Añuako sagrarioa (1596, Burgu).
Esteban Belasko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1550 |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Bizilekua | Zuhatzu |
Heriotza | 1602 (51/52 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |